Albisteak
Euskal Senaren 4. bilkura uztailaren 3an
2021-06-11
Uztailean Euskal Senak bere laugarren bilkura egingo du. Oraingoan Anbotopean egingo du, Apatamonasterioko Gaztelekun.
Euskal sena zer den galdetuko zaie hainbat arlotan ibili diren ikertzaileei: Eñaut Etxamendi, Anne-Marie Lagarde, Idoia Arana-Beobide, Odon Ulibarrena, Mari Carmen Basterretxea...
Gero taldeka elkartu eta talde bakoitzak ikerle edota gai baten inguruan arituko da, amaieran jasotakoak partekatzeko.
Bazkaria aukeran da eta arratsaldean Anderaren Sua dokumentala ikusteko aukera izango dugu.
Izena emateko: euskalsena@biltzarre.eus
Utzi zure iruzkina