BIltzarre

Albisteak

Txertatzeko askatasuna aldarrikatzeko kontzentrazioa

2021-01-10

Eguneko zentroetan eta egoitzetan txertaketa masiboak hasi dira baimen informaturik gabe eta herritar bakoitzaren aurreko azterketarik gabe.

Suitzan nagusi bat hil da, ez zutelako begiratu ere egin txertoek txarto eragiten ziela.
Txertaketa modu masibo eta automatiko batez  egiteari uko egin diotenek presio handiak jaso dituzte.

Asteartean enkartelada egingo da 19:00etan Gipuzkoako Aldundiaren aurrean, txertatzeko askatasuna aldarrikatzeko, batez ere, inolako bermerik ez duen medikamentu genetiko hauen aurrean (ez dira txertoak).

Independentean artikulu interesgarria horri buruz:

https://independentea.eus/aiton-etxe-ebidentzia-ukaezinatan-oinarrituta-ez-dute-produktu-experimentala-txertatuko/

Pfizer-Biontechek FDAra igorri duen dokumentuan oinarrituz eta txertoei buruzko ikerketak kontuan hartuz, honako argudioak aipatzen ditu gutunak produktu hau bere eguneko zentroan ez banatzeko:

  1. Esperimentazio fasean dagoen produktua da (entsegu klinikoaren III. fasea).
  2. Edozein txertok 4 eta 10 urteko ikerketa behar du eta hau ikertzen hilabete gutxi daramate .
  3. Ez da indargabetutako birus batetik sortutako txertoa, orain artekoak bezala; txertoetan inoiz erabili ez den terapia genikoa darabilte oraingoan.
  4. FDAk ez du txerto gisa baimendu produktu hau, larrialdi-erabilpenerako botika gisa baizik. Botikaren izena BNT162b2 da.
  5. Botika honek bere formulazioan ez dauka inmunitate espezifikoa eta aktiboa eragin dezakeen antigenorik, ezta hildako edo indargabetutako mikroorganismorik edota mikroorganismoetatik eratorritako produkturik, ARNm SINTETIKOA baita.
  6. Pfizer-Biontechen dokumentuan aipatzen diren ikerketak osasuntsu dauden pertsonekin egin dira, oraindik ez dago nahikoa esperientzia gaixotasun kronikoak dituzten edota gaixotasun anitzak dituzten pertsonekin (eguneko zentroan gehienak).
  7. Epe ertain-luzerako albo-ondorioak ezezagunak dira, oraindik ezin izan baitira ikertu.
  8. Epe motzean eragin ditzaken albo-ondorio larriak % 4,6koak dira.
  9. Honelako erabakia hartzean, onura eta arriskuaren arteko erlazioa hartu behar da kontuan: kasu honetan ez dago frogatua botika honen onurak eragin ditzaken arriskuak baino handiagoak direnik.
  10. Ikerketa aldi honen ostean, Pfizer-Biontechen dokumentuan aipatzen duten ondorioa honakoa da: “Arrazoizkoa dirudi produktua eraginkorra izan daitekeenaren ustea”.
  11. Honegatik guztiagatik, eta erizaintza ikuspegitik informazio oso gutxi dagoela kontuan hartuz, zalantzazko da botika honen banaketak zein jasotzeak dituen arrisku/onurak. Horregatik erabaki dugu botika hau egoiliarrei ez banatzea eta segurtasun zein eraginkortasun arloan sor daitezken datuen zain egotea.
  12. Hala ere, unea iristen denean osasun zentrora joateko aukera izango du nahi duenak.

(...)

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2025 apirila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    

Azken Albisteak

Euskal Demokrazia Zuzena - La Democracia Directa Vasca
(abajo en castellano) Batzarretatik Nazio Biltzarrara: Euskal Demokrazia Zuzena Euskal Demokrazia Zuzenaz: Batzarreak. 1. Demokrazia Zuzena ‘behetik-gorako’ erabakien sistema da: jendearen iritzietatik eta erabakietatik da erabaki ko...
Bizkaiko Foruaren garrantzia / La importancia del Fuero de Bizkaia
Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz?        (abajo en castellano) Erantzuna nahiko erraza da: agerian uzten digulako gure arbasoek politikoki askoz modu demokratikoagoan antolatzen jakin izan zutela...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan