BIltzarre

Albisteak

Leku aldaketa. Eztabaida zientifikoa: PCRak, Maskarak, Txertoak, Coviden datuak

2020-12-16

Orion egin beharrean Eibarren egingo da. Ondoren behin betiko egitaraua


Aurkezpena

Covid-19ren eragina inoiz baina handiagoa izaten ari da bizitzaren arlo guztietan: osasunean, gobernantzan, ekonomian, hedabideen eraginean… eta giza eskubideetan. Horren aurrean gero ahots gehiago altxatzen ari dira hartu diren erabaki askoren aurka

Abenduaren 18an eta 19an, ostiral eta larunbat arratsaldez, herritarren zalantzak argitzeko behar dugun eztabaida zientifikoa egongo da. Gai horri buruz ikuspegi desberdinak dituzten hizlariei gonbitea luzatu zaie. Gure asmoa dauden ikuspegiak ezagutaraztea eta kontrastatzea da, eta hori mundurako hain larria den une honetan bereziki faltan botatzen dugu. Gainera, gertatzen ari dena agian ez da sinestarazi nahi dizkiguten arrazoiengatik. Egiak askatuko gaitu. Bila dezagun.

Abenduak 18, ostirala
18:00-20:00 PCRak
- Ugo Mayor: biologian doktorea, EHUko irakaslea eta PCRen ikerlea
- Jon Ander Etxebarria, Euskadiko Biologoen Elkargoko Dekanoa
(Azalpena eta galderak)

Abenduak 19, larunbata
16:30-17:30 Txertoak
- Maria Jose Martinez Albarracin, medikoa eta prozesu klinikoetan katedraduna
- Antolakuntza: bertsio ofiziala
(Azalpena eta galderak)
17:30 Atsedenaldia

17:45-18:45 Maskarak
- Marisa Garcia Alonso, farmazialaria eta analisi klinikoetan aditua
- Antolakuntza: bertsio ofiziala
(Azalpena eta galderak)
17:45 Atsedenaldia

19:00-20:00 Covid19ren datuak
- Alfonso Longo, industria ingeniaria eta neurohizkuntzalaritzan aditua
- Antolakuntza: bertsio ofiziala
(Azalpena eta galderak)

- Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua eta Rosa Perez Osakidetzako Zuzendari Nagusia: covid-19 krisiari eta krisiaren kudeaketa soziosanitarioari buruzko eztabaidarako deia egin zaie baina ez dute parte hartu nahi izan (ez haiek ez haien ordezkariek), ezta biltzarrean aurkezteko horren bertsio ofizial-instituzionalari buruzko txosten edo dokumentaziorik helarazi ere.

Aurrez aurre, telebistaz eta streeming-en bidez
Eztabaida Eibarko Unibertsitate Laboralean aurrez aurre ikusi ahal izango da eta baita Scabelum Telebistan eta kanal hauetan streamingen bidez: Youtube-Genesis Micelio Universal, Medicos por la Verdad (estatuan, Argentina, Latinamerika), Rebelion en la Granja, Quinta Columna. Baina etxean bakarrik jarraitu beharrean, talde txikiak antolatu daitezke txokoetan, etxeetan…

Galderak egiteko
Parte-hartzaileen ostiraleko eta larunbateko galderak Telegram-Whatsapp bidez bidaliko dira honako zenbaki honetan: 656 303 767.

Izena emateko eta laguntza
Sarrera librea, aurretik izena emanez gero. Ordu erdi lehenago etortzea gomendatzen da, jende pilaketak saihesteko. Horrez gain, eztabaida zientifikoari buruzko informazioa jasotzeko ere inprimakia bete mesedez: https://forms.gle/AMcv5sCfGMbPxohAA
Ekitaldi hau burutzeko laguntza ekonomikoren bat eskatzen da: Kutxabank ES16 2095 0113 10 9117239605

Hizlarien profila
Ugo Mayor

Ikerbasque ikertzailea UPV/EHUn, Kimikan lizentziaduna UPV/EHUn, Biokimikan masterra Lundeko Unibertsitatean eta Biologian doktorea Cambridgeko Unibertsitatean. Euskal herritarra.
Euskal elkarteetako hainbat erakundetako militantea izan da bere bizitzako hainbat etapatan. Auzolanaren defendatzailea, hor sortzen baitira kontraesanak. Beti prest zerbait gehiago ikasteko eta ezberdinen arteko zubiak eraikitzeko.

Jon Ander Etxebarria
Erretiratu berria, Biologian lizentziaduna (Oviedoko Unibertsitatea - Leongo Fakultatea), Ingurumen Zuzendaritza eta Plangintzako Masterra: Mikrobiologia, Ekologia eta Ingurumen Kutsadura.
39 urteko esperientzia du honako arlo hauetan: uren kutsadura (ibaiak eta urtegiak), urtegien eutrofizazioa, ura arazteko eta edateko tratamenduak, Epidemiologia eta Osasun Publikoa, Laborategi Zuzendaritza, eta teknika analitiko zabalak (PCR barne).
Nabarra-Euskal Herriko Historiako Masterra ere badu.

Maria Jose Martinez Albarracin
Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna Murtziako Unibertsitatean eta Diagnostiko Klinikoetako katedraduna, gaur egun erretiratua.
Biokimika, Immunologia eta Analisi Teknika Instrumentaletako irakaslea Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloan: diagnostiko Klinikoko Laborategia.
Graduondoko prestakuntza Gestalt psikoterapian eta medikuntza alternatiboko hainbat espezialitatetan. Medikuntza integratiboa egin du.

Marisa Garcia Alonso
Farmazian lizentziatua eta Analisi Klinikoetan espezialista (Estudios Analíticos Aplicados a la Clínica enpresako zuzendaria da).
Martxoaz geroztik, laborategian ari da lanean covid proba diagnostikoak egiten, eta jarduera hori Atotxako farmaziarekin batera egiten du.
Nutrizio osagarriaren bidez analisiak interpretatzen eta irtenbide terapeutikoak ezartzen aditua. Medikuntza naturala, antiaging eta nutrizio ortomolekularra ere aztertzen ditu.

Alfonso Longo
Industria Ingeniaritzako doktorea eta Enpresa Zuzendaritzako Masterra. Programazio neurolinguistikoko Trainer Masterra.
19 urtez Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarean lan egin zuen, eta 5 urtez Labein-Tecnaliako Zuzendari Nagusi ondokoa izan zen, hainbat sektoretan jarduera teknologikoa izanik, hala nola, Informazioa eta Komunikazioak, Energia edo Ingurumena.
Geroago, 15 urtez, aholkulari-lanak egin ditu lidergoaren eta erakunde-garapenaren alorrean, eta proiektuak egin ditu hainbat sektoretan, hala nola bankan, automobilgintzan, ekipo ondasunetan, zerbitzuetan, administrazio publikoan eta abarretan.
“El Arte Circular” liburuaren egileetako bat da. Bertan, Aldaketa eta Lidergoa Kudeatzeko filosofia osoa garatzen du, banakako psikologiatik hasi eta giza talderaino, enpresetara, gizarte arlora edo instituzioetara iritsiz.

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2025 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

Azken Albisteak

Euskal Demokrazia Zuzena - La Democracia Directa Vasca
(abajo en castellano) Batzarretatik Nazio Biltzarrara: Euskal Demokrazia Zuzena Euskal Demokrazia Zuzenaz: Batzarreak. 1. Demokrazia Zuzena ‘behetik-gorako’ erabakien sistema da: jendearen iritzietatik eta erabakietatik da erabaki ko...
Bizkaiko Foruaren garrantzia / La importancia del Fuero de Bizkaia
Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz?        (abajo en castellano) Erantzuna nahiko erraza da: agerian uzten digulako gure arbasoek politikoki askoz modu demokratikoagoan antolatzen jakin izan zutela...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan