BIltzarre

Albisteak

Osasuna eta eskubideen aldeko karabanan 100 auto inguru eta giza katean 300 bat lagun

2020-11-22

Autokarabana Bilbon, Osasunaren eta eskubideen alde

Gaur azaroaren 11n auto karabana luze batek zeharkatu du Bilbo, azken bolada honetan herritarren eskubideen aurka hartzen ari diren debekuak salatzeko, eta koronabirusaren gaian eztabaida zientifiko eta publiko bat aldarrikatzeko.

https://youtu.be/8aC8yWRepOg

Zorrotzatik atera eta EITBren aurrean amaitu du, bertan ekitaldi bat egiteko. Ondoren, handik giza kate luze bat hasi da, 300 bat lagunez osatuta, Basurtuko Ospitaleraino.

Karabanan Euskal Herri osotik etorritako autoek parte hartu dute. Izan ere, herritarrei gogoratu izan zaie manifestatzeko eskubidea badugula eta beraz, udalerrian geratzeko debekua ezin dela manifestatzeko eskubidearen gainetik egon. Karabanaren lehenengo autoak Plaza Biribilera heldu direnean, amaiera oraindik Zabalburura heldu gabe zegoen.

EITB aurrean egin den ekitaldian besteak beste bertsolariak, Mark Quark raperoaren La vacuna abestia eta performancea entzungai eta ikusgai egon dira. Giro aparta egon da eta kamioi baten gainean jarritako musikak karabanari kolore eta musika ederra jarri dio. Hala ere albiste negatibo bat egon da: Ertzaintza probokatzen egon da eta lau pertsonari musukoa txarto eramateagatik edo onartuta dagoen plastikozko eredu bat erabiltzeagatik isuna jarri nahi izan du eta partehartzaileen protestak entzun behar izan dituzte. Udaltzainek ere ez dute legezko manifestazio bati dagokion babesa eman eta ez dute trafikoa aritzen lagundu, denbora osoan alboz, atzean edo erdian baina ez dira egon legezko karabana baten aurrean ibilbidea jarraian eta behar zen moduan egiteko kale mozketak eginez, eta horregatik karabana une batzuetan oso zatituta geratu izan da.  

EITB aurrean irakurri den prentsa oharrean dei zuzen bat egin zaie hainbat eragileei (Jaurlaritzari, Osakidetzari, osasun langileei, kazetariei, herritarrei etab abar). Garrantzitsuena eztabaida publiko bat egitea, jakiteko hartzen diren neurriak zuzenak edo okerrak diren. Bigarrenik zentsurarekin amaitzea, izan ere gero eta osasun langile gehiago konfinamendu neurri guztiak kentzeko eskatzen ari dira eta horri buruzko informazioa ematea eta kontrastatzea ezinbestekoa da. Beste beste puntu batzuk, esaterako, musukoa etengabe eramatea ume, gazte, adineko eta denontzako krimena dela, PCRek ez dutela balio gero eta gehiagok diotela, 30 ziklo baino gehiagorekin egiten direnez, positibo emateko aukera izugarri handitzen delako eta beraz, bere objektibitatea galtzen duelako. Orain arte, bizitza osoan, gaixorik ez dagoen jendea ez dela gaixorik egon, baina magiagatik 2020 urtean  asmatu dutela inmunizatzen ar idiren pertsonak asintomatikoak direla eta gaixotzat hartu behar direla.

Horren aurrean, Osakidetzari txosten zientifikoak eskatu zaizkio hartzen ari diren neurriak ulertzeko baina ez dituela aurkeztu salatu dute bilkuran. Herritarrei ere ondo informatzeko eskatu zaie eta geldirik ez egoteko. Asteartean eman zen prentsaurrekoan azaldu zenez Epidemiologia zentroak emandako datuetan ez dago goranzko kurbarik, neguaren atarian gripe handitzearekin egoten den igoera xume bat baino ez, urtero ikusten dena eta egiten ari direna inondik inora justifikatzen ez duena

Euskalnews

Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa manifestazio eskubidearen aurka

Azaroaren 21 honetan Bilbon ikusi duguna lotsagarria izan da. Osasuna eta Eskubideak manifestazio bat deituta zuen, jakinarazpen arrunta egin zitzaion Ertzaintzari, eta beste bat Udaltzaingoari San Mames ondoko zelaian karabanako autoak aparkatu ahal izateko eta horrela EITB aurrean ekitaldia lasaitasunez egin ahal izateko.

Ostiralean, azaroaren 20an Udaletxetik jakinarazi ziguten San Mames aurreko zelaia ezin genuela erabili. Nahiz eta eskaera 10 egun aurretik eginda egon bezpera arte itxaron zuten alternatiba barik gera gintezen, jadanik zabaltzen hasia ginenean hor aparkatuko genuela.

Baina eskasena ikusteke zegoen. Manifestazioa lasaitasun eta alaitsuki hasi zen Zorrotzan, kamoi baten  gainean generaman musikarekin eta udaltzainak agertu eta ospa egin zuten.  Manifestazio hasieran haien patruila baten zain egon ginen ea zein instrukzio ematen ziguten baina inor ez zen gugana etorri ezer azaltzera. Beraz, abiatu ginen eta udaltzainak ez zeudenez semaforo bakoitzean karabana zati bat apurtzen zen, gelditzen ginen aldiro. Horrela hasiera Basurtura heldu zenean azken autoak Zorrotzatik irten gabe zeuden. Karabana zenez abiadura lasaian gindoazen, 15 bat km/orduko. Udaltzainak trafikoa ez kontrolatzean, karabanako parte hartzaileen artean gurutzedun semaforoetan beste ibilgailuak sartzen ziren, nahi gabe erdian kokatuta. Hau gertatzen zen bitartean udaltzainen auto para bat beste norabidean pasatu ziren, egoera ikusi baina ospa egin zuten.

Egoera ikusita Autonomia kalean, hiru errai dituenez, autobusetarako bat eta autoetarako 2, eta larunbat goizean  trafiko gutxi zegoela aprobetxatuta, karabana batzea eta erdian geratu ziren autoei aurreratzeko aukera ematea pentsatu genuen haientzat eta guretzat udaltzainen nahita egindako jarrera hau onartezina zelako. Eta han egon behar izan ginen antolatzaileok kanpoko autoak aurreratzeko azaltzen eta Autonomiara sartu nahi zuten autoek leku librea izan zezaten trafikoa zuzentzen, ertzainen auto bat han aparkatuta eta begira ezer egin barik ikusten genuela.

Gauza bera Hurtado Ametzagan egin genuen, Plaza Biribila baino lehen, karabana batzeko eta erdian sartutako beste autoek gu aurreratzeko. Ertzaintzako auto bat etorri eta aurrera egiteko esan ziguten, semaforoa berde egonda geldirik geundelako eta trafikoa arauak ez ginelako betetzen ari. Erantzun genion manifestazio batean geundela eta erritmoa ez dutela eurek markatzen eta lotsagarria zela beste autoak gure karabana erdian sartzen uztea.

Kale horretan eszena lotsagarri bat ikusi zen, udaltzainen autoa gure buruaren altueran zetorren, paraleloan, ea guk semafororen bat gorriz pasatzen genuen isuna jartzeko eta 2. erreia ere oztopatzen ari zenez une baten kontrako erraian sartu ziren atzeko autoak aurreratzeko. Hau da, denak arriskuan jartzen gure aurretik ez joategatik eta trafikoa ondo ez kontrolatzeagatik.

Une batean Ajuriagerra kalea hartu beharrean bere paraleloa den Colon Larreategi kalea hartu genuen, gure errakuntza bategatik eta orain gure kontrako espediente bat zabalduko dutela esan diote prentsari, ibilbidea ez errespetatzeagatik, konturatu gabe ibilbidearen %2 aldatu dugulako trafikoarekin laguntzen inor ez zegoelako eta larunbat goizean trafiko oso gutxi dagoenez inolako kalterik eta molestiarik egin ez dugunean.

EITB aurreko ekitaldian ere Ertzaintza probokatzen egon zen eta lau pertsonari musukoa txarto eramateagatik isuna jarri nahi izan  zuen (errekurrituko da noski) (ez da izan hedabide batzuek esan duten bezala 12 pertsona, 3 baizik) eta bat atxilotuta eraman zuten onartuta dagoen plastikozko musuko eredu bat erabiltzeagatik. Onartezina. Haien helburua ekitaldia lehertzea zen baina lasaitzea eta jarraitzea erabaki genuen jarrera desegoki horren aurrean.

Eskubide guztiak mozten ari zaizkigun garai honetan, manifestazio eskubidea ere murriztu digute. Zein izango da hurrengoa?


 

Utzi zure iruzkina


balgrudenpuseti@gmail.com

2022-07-29 16:12:00

Hemen dugu Mark Quark-en La Vacuna abesti itzelaren letra: Mark Quark - La Vacuna youtu.be/byS9fl7yt2g chordify.net/chords/mark-quark-la-vacuna-videoclip-mark-quark En este mundo en este mundo ya no entiendo nada En este mundo humanos envenenan por la espalda En este mundo en este mundo ya no entiendo nada En este mundo En este mundo muchos aparentan ser lo que no son y así les cuesta sostener esa iusión en la que quieren hacerte creer pero por más que lo intenten no van a convencer Humanos acumulando poder manipulando para controlar, sin límite crecer pero la Tierra no lo puede sostener Tenemos que parar ya y dejar de hacer Hay muchos intereses en que tú perezcas les llaman filántropos y tratan de despoblar Más no te atrapes, no desaparezcas usa tu energía creando la Nueva Humanidad Humanidad del siglo veintiuno Humanidad del 5G, buá Humanidad, suelta ya lo innecesario Humanidad que recupera su poder Y siéntate y siéntete Lo tienes todo dentro no necesitas más Siéntate y siéntete La solución adentro escucha bien atento Siéntate y siéntete Lo tienes todo dentro no necesitas más Siéntate y siéntete Encuentra tu centro y quédate en silencio Liberémonos del miedo saltemos al vacío volvamos a la Natura a bañarnos en el río concibiendo un nuevo paradigma Va a ser más necesario que cualquier vacuna Hermano, cuestiónatelo todo revisa bien la información que venga de boca del lobo Humanidad, cuida de tu tesoro la Madre Tierra vale mucho más que el oro Abracadabra, tú creas realidad así que filtra la información que dejas entrar El subconsciente se manifiesta ya Lo sabe alguna élite que intenta inocularte a que consumas, a que te pongas vacunas que no confíes en tu organismo sino que compres curas Seguirán dando respuestas a todas tus dudas con la venda puesta caminando a oscuras Tratan de enfriar a la población a separarnos por nuestra protección Pero el fuego del amor y la conciencia fundirán los velos hacia la liberación Problema-reacción-solución yo ya no me trago esa vaina de cartón Quémala, quémala, quema la televisión encuentra nuevas fuentes donde beber información ¿Por qué censuran a Mindalia? ¿Por qué cerraron La Caja de Pandora? Quizá no quieran que la mente se abra quizá se asustan con la información liberadora Antes que atraparnos en el miedo vamos a pasear en la Natura Antes que quedarnos encerrados vamos a volver a lo que cura Que viva el jengibre con jugo de naranja y un día de ayuno a la semana Bañarme en la playa eso sí que sana Confía en tu sistema inmunológico y desconfía de este sistema ilógico Confía que tienes un propósito y te aseguro que no va de cumplir con su negocio Actúa en coherencia, siente tu latido este sí que siempre va a estar a tu lado contigo Vive tranquilo, que todo está ya en su lugar hasta que el sol estalle dedícate a disfrutar Vamos a abrir los ojos, vamos a despertar vamos a soltar el miedo a la libertad Vamos a abrir los ojos, vamos a despertar suelta la máscara y vuelve a respirar Estamos ante un momento espectacular único en toda la historia de la Humanidad Por primera vez nos podemos liberar creando un nuevo sistema para funcionar donde la moneda esté libre de la deuda y el consumo sea sólo de lo necesario donde la guerra no sea para fuera y sólo se vea al ego como el único adversario Donde no se pueda negociar con la salud y entendamos que nuestra función es perdonar donde no sea tabú el ataud y unos a otros nos apoyemos para sanar donde la razón esté al servicio del corazón y el político al servicio del pueblo que la escuela enseñe a gestionar toda emoción y el agricultor sea farmaceútico Que cada ser pueda desplegar sus dondes enamorarse del arte y las altas vibraciones que la riqueza no se cuente por billones sino por la capacidad de abrir corazones No hace falta que pasen más eones ahora es el momento, no nos quedan más opciones Vamos a saltar como quien salta a la piscina de la vida todos juntos y sin bañadores En este mundo una generación se termina En este mundo se derrumba un viejo paradigma En este mundo una nueva Humanidad germina Es el momento, saltemos a una nueva Vida El virus está en la conciencia la vacuna es el amor El virus está en la conciencia libérate del tema El virus está en la conciencia la vacuna es el amor El virus está en la conciencia

Egutegia

aurrekoa 2024 ekaina hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272830

Ekitaldiak 2024-06-29:

Autodefensa y desobediencia civil

2024-06-29

Irakurri gehiago

Eguneko ekitaldiak

Azken Albisteak

Euskal Demokrazia Zuzena - La Democracia Directa Vasca
(abajo en castellano) Batzarretatik Nazio Biltzarrara: Euskal Demokrazia Zuzena Euskal Demokrazia Zuzenaz: Batzarreak. 1. Demokrazia Zuzena ‘behetik-gorako’ erabakien sistema da: jendearen iritzietatik eta erabakietatik da erabaki ko...
Bizkaiko Foruaren garrantzia / La importancia del Fuero de Bizkaia
Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz?        (abajo en castellano) Erantzuna nahiko erraza da: agerian uzten digulako gure arbasoek politikoki askoz modu demokratikoagoan antolatzen jakin izan zutela...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan