BIltzarre

Albisteak

2.Historialdia: Zeuk aukeratu: gure historia ala haien "relatoa"

2020-10-09

Azken albistea: egoera ikusita aurrez aurreko bilkura bertan behera geratu da 
eta materiala webgunean jartzen joango gara. 

Gastuetarako (bideo grabazioa...) laguntza txikiren bat eskertzen da: 
Kutxabank: 2095 0113 10 9117239605 

 

Biltzarrek 2. Historialdia antolatu du, azken bolada honetan kanpotik datorkigun, baina (kezkagarriena), hemengo administrazioen bozgorailuetatik zabaltzen ari den "relatoa". Indar handiz, historian, antropologia, euskeran... gure aurkako mantrak etengabe zabaltzen ari dira baina argienetakoa da gure diruz inoiz ETBk egin duen dokumental garestiena eta eskasena, Una historia de Vasconia.

Dokumental horrek orain arteko pentsaera eta Joxemiel Barandiaran eskolako ekarpen guztiak suntzitsea du helburu. Azken finean, espaniar mitoak zabaltzeko (zeltiberismoa....) ezinbestekoa dute, lehenengo, euskal mitoak suntsitzea, nahiz eta horietako asko gure historian askoz hobeto oinarrituta egon: euskeraren iraupena, matrilinealismoa, etab.)

 

2. Historialdia:  Zeuk aukeratu: gure historia  ala… haien “relatoa”
Elgoibar-Aubixa -  2020ko urriak 31

Aurkezpena

Euskal Herria munduan borroka gehien irabazi duen herria da, kontrakoa uste dugun arren. Zergatik diogu hori? Bada hemen gaudelako euskeraz egiten, orain dela milaka urte bezala, gure gizarte komunalaren azken arrastoekin. Europako zein herrik esan dezake antzekorik?

Historia aberatsa dugu baina orain dela 500 urte arte izan genuen estatu egitura inbaditzean (Nabarra) eta horrekin lotuta orain dela 150 urte geneuzkan azken egitura burujabeak lapurtzean (foruak…) atzerapausu handiak eman ditugu. Baina gure buruaren eta munduko hizkuntza zaharrenetakoaren jabe garen bitartean, antzinako Europa askearen argia berreskuratu ahal izango dugu, Ginbutasek hain ondo deskribatu zuena: matrilinealista, borrokarik gabea…

Baina gure buruaren jabe izaten jarraitzeko gure historia ezagutzea ezinbestekoa da. Iaz bagaudak aztertu genituen, gure aberkideen %99ak ezagutzen ez dituenak eta gaur egungo Europa ulertzeko gakoa izan zirenak. Aurten arerioek historia arloan berridatzi nahi duten “relatoa” zertan datzan eta zelan erantzun ahal diogun aztertuko dugu, bereziki ETB eta Alberto Santana hemen, espainiar mitoak zabaltzeko asmoz, euskal mitoak desegiteko egiten ari diren lana, zinez negargarria dena.

Behingoz begiak zabaltzeko balioko balitzaigu!

Egitaraua

Jon Nikolas Lopez de Ituño: Vasconia emergente: entre la Cristiandad y el Islam

Felix Rodrigo Mora: Francos en el norte y visigodos en el sur. El combate épico del pueblo vascón por su lengua, sistema de valores y modelo de sociedad en la Alta Edad Media

Jabi Goitia Blanco: Entzun daiguzan itsasoaren ahotsa... bertako arrainena, itsasontziak,arrantza tresneria, haizeak, kostaldeko izenak

Felix Placer Ugarte:  Los inicios de la cristianización en el contexto cultural de Vasconia

Mari Carmen Basterretxea Urrosolo: Baskoniako historia bat: euskal matriarkatuaren mitoa

Tomas Urzainki Mina: Las constantes históricas, enfrentadas aquí al desorden absoluto

Idoia Arrieta Elizalde : Elkanori bira

Paulo Arrieta Aizpuru:  Baskoniako bertze historiatxo bat

Resumen en castellano

Biltzarre ha organizado las segundas jornadas de Historia porque en los últimos años están atacanco más que nunca la historia, mitos, etc. de este país, incluso desde medios que pagamos aquí como la mayor parte de los documentales de ETB-Santana Otra historia de Vasconia. Este ataque también se lleva en otros campos como el euskera (Iruña-Veleia....), la antropología, etc.
 
El trabajo de ETB es preocupante. Su objetivo es destruir todas las aportaciones de la escuela de Joxemiel Barandiaran y es que para poder difundir los mitos españoles (celtíberismo...) en primer lugar necesitan destruir los mitos vascos (muchos de ellos mucho mejor basados que los suyos por la pervivencia del euskera, los restos del matrilinealismo, etc.).

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2025 azaroa hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Azken Albisteak

Euskal Demokrazia Zuzena - La Democracia Directa Vasca
(abajo en castellano) Batzarretatik Nazio Biltzarrara: Euskal Demokrazia Zuzena Euskal Demokrazia Zuzenaz: Batzarreak. 1. Demokrazia Zuzena ‘behetik-gorako’ erabakien sistema da: jendearen iritzietatik eta erabakietatik da erabaki ko...
Bizkaiko Foruaren garrantzia / La importancia del Fuero de Bizkaia
Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz?        (abajo en castellano) Erantzuna nahiko erraza da: agerian uzten digulako gure arbasoek politikoki askoz modu demokratikoagoan antolatzen jakin izan zutela...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan