Albisteak
Whatsapp eta Telegram euskeraren alde ala kontra?
2020-04-25
Biltzarre oso kezkatuta dago azken urteotan bi medio hauek gure hizkuntzaren aurka bihurtzen ari direla ikusita: “gehiengoaren izenean” gure hizkuntza etengabe baztertzen da, euskerazko eduki gutxi sortzen da, jendeak erderazko gauzak kontrol barik zabaltzen ditu,
etab.
Koronabisuragatiko itxialdian gehiago erabiltzen ari dira gainera eta horregatik, Biltzarreren Foroaren bidez, gai honi buruzko talde gogoeta bat egingo dugu.
Horretarako maiatzaren 9rako proposamenak bidaltzea eskertzen da eta gero maiatzaren 16an, larunbatez, 10:00etatik 12:00etara testu horietan dauden edo bestelako proposamenei buruz iritzia Foroaren bidez emango dugu, denon artean testu bateratu bat osatzeko asmoz.
Ondoren, bi kanal hauetan kontuan har daitezkeen irizpideekin testu bateratu bat plazaratuko genuke.
Parte hartzeko bidali zure izena edota proposamena biltzarre@biltzarre.eus-era bidal dezakezu.
Biltzarre
Komunikazio Lantaldea
Utzi zure iruzkina