BIltzarre

Albisteak

Nazio Ikurrak biziberritzea: izena, armarria, bandera, ereserkia, Aberri Eguna…

2020-04-09

  • Biltzarre eta ENAren ekimenez sortutako Nazio Ikurren Lantaldeak azken 18 hilabete hauetan nazio ikurrei buruzko gogoeta prozesu bat egin du
  • Bertan bi bilkura egin dira, hiru hitzaldi eta hainbat lagunen ekarpenak jaso dira.
  • Helburu gisa, burujabetzarantz lagunduko diguten nazio ikurren historia, oraingo egoera eta etorkizunerako aukerak aztertzea izan da.
  • 18 hilabete hauetako lanaren emaitza osatutako Nazio Ikurren Gida dugu. Eta Aberri Eguna aurrean dugula, Euskal Herria egituratzen lagundu diguten nazio ikurrak hobeto ezagutzera gonbitea egin nahi dizuegu: herriaren izena, armarria, bandera, ereserkia, nazio eguna, aldarria, nortasun agiria eta domeinua. Bertan oraingo egoera eta etorkizunerako proposamenak txertatu ditugu

2020-04-07 Nazio_Ikurren Gida.pdf

 

  • Hitzaldietan eta 2. bilkuretan ikurren bozketen datuak ere jaso ditugu, ildoak zeintzuk izan litezkeen antzemateko. Hala ere, dena herritarren esku uzten dugu, gogoeta zabaltzeko eta jende gehiagok parte hartzeko. Nazio Ikurren gogoeta prozesuan jasotako proposamenen laburpena eta izandako bozketaren zehaztasunak ikusi daitezke. Alde hau Ikurren Gidan ere txertatuta dago.

200407_Nazio_Ikurren_Gogoeta_prozesua.pdf

Orain arteko gogoeta prozesuaren laburpena:

Izena: Euskal Herria izena gailendu da baina asko-asko dira Nafarroa hobesten dutenak. Baskonia, EH Nabarra, Euskadi, Baskonabarra…  izenak ere atera dira.

Armarria: Zazpiak bat gailendu da baina beste multzo handi batek 700 urte zaharragoa den Nafarroakoa izatea proposatu du eta bi ekarpen berri egon dira, horietako batean Zazpiak batek Bostak bat bihurtu da Nafarroari dagokion garrantzia hobeto islatzeko.

       Zazpiak bat           Nafarroakoa            Bostak bat

Bandera: aldekotasun maila bera dute Nafarroakoak, Ikurrinak eta bandera biak batzen dituzten proposamenek (Nabarrinak…). Hemen proposamen asko jaso dira. Banderei dagokienez aipatu diren arazo nagusiak hauek izan dira: Ikurrina EAErekin eta Nafarroakoa Nafarroako komunitatearekin gero eta gehiago identifikatzen direla, Ikurrinak ez duela azken 800 urteko Nafarroako Erreinuaren historia jaso,  Nafarroakoa ez dela euskararekin edo euskal kulturarekin, identifikatzen, ikur biak uztartzen dituzten banderak batzuei ez zaizkie gustatu, bandera biak (Ikurrina eta Nafarroakoa) elkarrekin erabili daitezkeela...

Ereserkia: euskaldunon askatasuna hobeto jasotzen duen eta historikoki lurralde eta espektro politiko zabalena izan duen ereserkia Gernikako Arbola dela nabarmendu da.

Aberri Eguna: ez da adostasun argirik egon baina aukera asko aipatu dira: oraingo ereduari eutsi baina aldaketekin batasuna bilatzeko, data aurreratu parte hartzea handitzeko eta kutsu erlijiosoa kentzeko, Orreaga Egunera pasatzea, Euskararen Egunera pasatzea, antolakuntza alderdien esku baino herri mugimendura pasatzea…

Egutegi nazionala: Udalbiltzak proposatukoa ontzat eman eta jaiegunen bat gehitu zaio, honela geratuta:  Urtarrilak 1, Martxoak 8, Maiatzak 1, Ekainak 24, Abuztuak 15, Irailak 27, Abenduak 3.

Aldarria: Obanoseko aldarri zaharra burujaberako ezin hobea dela iruditu zaigu gehienoi: Aberri librearen alde, jende librea zutik. Hau da, ez dago independentziarik norbera, erakunde bakoitza, talde bakoitza… burujabea ez bada eta, noski, burujabetza ez digute oparituko, altxatu behar gara, mugitu!

Nortasun agiria: ENA eta EHNA- Naziotasun Aitormena uztartu behar direla ikusi da.

Domeinua: .eus dugu orain baina etorkizunean, burujabetza lortzen dugunerako beste proposamen batzuk jaso dira: .nb/ .nv (Nabarra), .eh (Euskal Herria), .bk (Baskonia), edo .ehn (Euskal Herri Nabarra).

 

Euskal Herria. 2020.04.08.
Nazio Ikurren Lantaldea

Biltzarre eta ENA Elkartea

 

 

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 abendua hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Azken Albisteak

Euskal Demokrazia Zuzena - La Democracia Directa Vasca
(abajo en castellano) Batzarretatik Nazio Biltzarrara: Euskal Demokrazia Zuzena Euskal Demokrazia Zuzenaz: Batzarreak. 1. Demokrazia Zuzena ‘behetik-gorako’ erabakien sistema da: jendearen iritzietatik eta erabakietatik da erabaki ko...
Bizkaiko Foruaren garrantzia / La importancia del Fuero de Bizkaia
Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz?        (abajo en castellano) Erantzuna nahiko erraza da: agerian uzten digulako gure arbasoek politikoki askoz modu demokratikoagoan antolatzen jakin izan zutela...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan