Albisteak
Greba Orokorrak bere aztarna utzi zuen atzo Euskal Herrian zehar
2020-01-31
ELA:
Lanuztea oso nabarmena izan da Hego Euskal Herrian, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaiko zein Arabako eta Nafarroako eskualde batzuetan. Mobilizazioak, berriz, masiboak: 140.000 eta 145.000 lagunen artean bildu dira manifestazio guztietan (Bilbon 50.000, Donostia 35.000, Gasteiz 25.000, Iruñea 20.000 gehi Eibar, Bergara, Arrasate, Tutera, Tafalla eta Lizarra).
Urtarrilaren 30eko grebak eragin handia izan du Euskal Herri guztian zehar. Industrian jarraipena oso handia zelarik, goiz erdian ikusi da Hezkuntza eta gainerako zerbitzu publikoek, baita merkataritzaren zati handi batek ere, “lan, pentsio eta bizitza duina” eskatzeko grebarekin bat egin dutela.
Datu hauekin batera Hego Euskal Herri osoko enpresa industrial esanguratsuen zerrenda atxikitzen dugu, enpresaz enpresa grebak izan duen jarraipenarekin.
Datu hauek aztertuta ikus dezakegu enpresa gehienetan greba esanguratsua izan dela, gutxienik %30etik gorakoa. Bereziki azpimarratu behar dugu greba egiteko erabakia modu kolektiboan bozketa bidez hartu den enpresa ia guztietan grebaren aldeko hautua egin dutela, eta bozketa horietan aldeko eta aurkako botoen arteko ezberdintasuna oso nabarmena izan dela. Adibide bat ematearren, CAFen grebaren aldeko 1.100 boto izan ziren eta aurkako 130.
Horrez gain, kooperatiba industrial askotan ere grebak erabateko jarraipena izan du, hala nola, Eika, Orkli, Irizar, Cikautxo edo Ulma Packaging-en. Horrez gain, Olatukoopen parte-hartzea ere azpimarratu behar dugu, talde moduan grebaren alde azaldu baitira.
ETEetan ere grebak oso jarraipen handia izan du. Lanaren prekarizazioak enpresa txikietan duen eragina oso nabaria izan da eta honek gaurko grebak enpresa hauetan jarraipen zabala izatea ekarri du.
Laburbilduz, industriako enpresetan egindako azterketak erakutsi du greba honek industriako langileen babesa izan duela eta jarraipen orokortua izan duela.
Utzi zure iruzkina
info@biltzarre.eus
2021-06-23 05:52:00
info@biltzarre.eus
2021-06-16 21:27:00
krystal@biltzarre.eus
2021-03-16 14:15:00
natisha@biltzarre.eus
2021-03-07 19:56:00
info@biltzarre.eus
2021-02-19 20:46:00