BIltzarre

Albisteak

Ekonomilari euskaldunen I. Biltzarra

2019-11-12

Azalpena 

noticiasdegipuzkoa.

Azaroaren 14ean, Donostian, Euskaltzaindiaren Tolare eraikinean, Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra, Historiatik Etorkizunera, burutuko dugu egun osoko ekitaldi akademiko batean. Bertaratu nahi duenak, jadanik, badu ekitaldi horretarako eratu dugun egitaraua.

Badira hogeita hamabost bat urte Biltzar hau antolatzeko lehen urratsak eman genituela. Izan ere, laurogeiko hamarkada hartan sinatzaileetako bat Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Ekonomia Sailburua izateaz gain, erakunde akademiko horretako zuzendaria ere bazen eta saiatu zen, beste zenbait euskal ekonomialarirekin, biltzar bat antolatzen, baina ez zen ahal izan, nahiko masa kritikorik ez zegoelako. Baina denbora joan ahala, euskal ekonomialarion egoera hobetu zaigu eta apustu hau egitera ausartu gara.

Duela hiru hamarkada t’erdi, Euskal Herrian pil-pilean zeuden gaiak eta gaurkoak arras ezberdinak dira. Izan ere, laurogeiko hamarkadan aldaketa nabarmenak eman ziren, Autonomia Estatutuak, bai EAEn zein Nafarroan, indarrean sartu zirenean. Estatutu horiek onetsi ostean EAEn Ekonomia Ituna eta Nafarroan Ekonomia Hitzarmena sartu ziren indarrean eta finantza baliabide publiko ugari eskuratu genituen;baliabide horiekin, politika ekonomiko autonomoa burutzeko aukerak eskuratu genituen eta ondorioak aztertzeko parada ematen zigun.

(jarraitzen du)

 
 
Sarrera

Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra dugu hau, bi urteko maiztasunez burutu nahi duguna, UEU eta Ekonomisten Euskal Elkargoaren ekimenez, aurtengoan Euskaltzaindia eta Donostiako Euskara Patronatuaren laguntzaz. Oraingoan, lehenengoa izaki, gure historia ekonomikotik abiatuta etorkizuna diseinatzen hasi nahi dugu.

Goizeko saioan, Biltzar honen aurrekarien berri izan ondoren, aski ezezaguna dugun Martin Azpilkuetak, duela bostehun urteko ekonomialari euskaldun batek munduko ekonomiari egindako ekarpen teorikoetatik hasiko gara. Historiari lotua halaber, Eibar moduko herri baten berrasmatze industriala (1700-2016).

Orainaldira jauzi eginez, gaurkotasun handiko bi gairekin uztartuko da, hala nola klima aldaketa eta ekonomia zirkularrak enpresa errealetan dituen eraginak, genero arrakala hazkunde eta aberastasunaren banaketan. Ahaztu gabe beste aldagai kuantitatibo batzuen egungo presentzia: geoestatistikaren baliabideak eta lehiakortasunaren eragina gure ongizatean.

Etorkizunari begira eta bera diseinatzen hasteko hala ere: datorkigun Europaren inguruko hitzaldi nagusi bat eta robotizazioak enpleguan dituen ondorioetaz hausnartuz.

Elkarrekin bazkaldu ondoren, arratsaldeko saioan berriz, bi tailer praktiko gauzatuko dira: bata zalantzarik gabe pil-pileko gaia dugun euskal pentsioei buruzko mahai-ingurua eta bestea gure wikipedia ekonomiko euskalduna elikatzeko ahaleginaz, bakoitza bere moderatzailearekin.

Egun osoko jardun betearen amaieran konklusio nagusi eta agurren txanda izango dugu.

 

Irakasleak

 

Helburuak

  • Ekonomialari euskaldunok elkar ezagutzea

  • Unibertsitate (UEU eta beste) eta profesionalen (Ekonomistak Elkargokoen) arteko zubilana bete –beste lanbide batzuk bezalaxe: informatikari, arkitekto,…-

  • Azken joera teorikoen berri izan eta pil-pileko gaiez modu kritikoan eztabaidatu, ondoren konklusioak argitaratzeko asmoz.

  • Bi urtetik behineko maiztasunez ohitura bihurtzea, modu ibiltarian lurralde euskaldunetan.

 

Edukiak

EGITARAUA

09:00-09:30  Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:30-09:40  Ongi etorria eta aurrekariak

  • Kepa Sarasola (UEUko Zuzendaria)

  • Baleren Bakaikoa (Ekonomia Aplikatuan katedraduna)

09:40-10:00  "Azpilkueta, ekonomia modernoaren aitzindari euskalduna"

10:00-10:45  "K"

10:45-11:00 Galderen txanda

11:00-11:30 Atsedenaldia

11:30-11:50 "Baliabide geoestatistikoak"

11:50-12:10 "Genero arrakala"

12:10-12:30 "Ekonomia zirkularra"

12:30-12:50 "Eibar berrasmatzen, 1700-2016"

12:50-13:10 "Terminator 4.0: robotizazioaz eta enpleguaz hausnartzen"

13:10-13:30 “Lehiakortasuna eta ongizatea”

13:30-15:00  Bazkaria

15:00-16:00  Tailerra: "Euskal pentsio sistema baterantz"

  • Baleren Bakaikoa (Ekonomia Aplikatuan katedraduna)

16:00-16:30 Kasu praktikoa: Ekonomisten Euskal Elkargoa

  • Joseba Barandiaran (EEE)

16.30-16:45 Konklusioak eta agurrak: Bilbo 2021

 

Matrikulaziorako argibideak

  • Jardunaldia doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, o.gardoki@ueu.eus, (Oihana).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

BAZKARIA: guztiok batera bazkaltzeko aukera egongo da, argibideak:

  • Aurretik izena eman behar da, matrikula egiterakoan eman izena bazkarian ere.

  • Alergia edo intolerantziaren bat baduzu, matrikula orrian adierazi.

  • Prezioa: 15,00€.

  • Epea: bazkarian izena emateko azken eguna: azaroaren 10a.

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 abendua hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Azken Albisteak

Euskal Demokrazia Zuzena - La Democracia Directa Vasca
(abajo en castellano) Batzarretatik Nazio Biltzarrara: Euskal Demokrazia Zuzena Euskal Demokrazia Zuzenaz: Batzarreak. 1. Demokrazia Zuzena ‘behetik-gorako’ erabakien sistema da: jendearen iritzietatik eta erabakietatik da erabaki ko...
Bizkaiko Foruaren garrantzia / La importancia del Fuero de Bizkaia
Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz?        (abajo en castellano) Erantzuna nahiko erraza da: agerian uzten digulako gure arbasoek politikoki askoz modu demokratikoagoan antolatzen jakin izan zutela...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan