Albisteak
Ekonomilari euskaldunen I. Biltzarra
2019-11-12
Azalpena
Azaroaren 14ean, Donostian, Euskaltzaindiaren Tolare eraikinean, Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra, Historiatik Etorkizunera, burutuko dugu egun osoko ekitaldi akademiko batean. Bertaratu nahi duenak, jadanik, badu ekitaldi horretarako eratu dugun egitaraua.
Badira hogeita hamabost bat urte Biltzar hau antolatzeko lehen urratsak eman genituela. Izan ere, laurogeiko hamarkada hartan sinatzaileetako bat Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Ekonomia Sailburua izateaz gain, erakunde akademiko horretako zuzendaria ere bazen eta saiatu zen, beste zenbait euskal ekonomialarirekin, biltzar bat antolatzen, baina ez zen ahal izan, nahiko masa kritikorik ez zegoelako. Baina denbora joan ahala, euskal ekonomialarion egoera hobetu zaigu eta apustu hau egitera ausartu gara.
Duela hiru hamarkada t’erdi, Euskal Herrian pil-pilean zeuden gaiak eta gaurkoak arras ezberdinak dira. Izan ere, laurogeiko hamarkadan aldaketa nabarmenak eman ziren, Autonomia Estatutuak, bai EAEn zein Nafarroan, indarrean sartu zirenean. Estatutu horiek onetsi ostean EAEn Ekonomia Ituna eta Nafarroan Ekonomia Hitzarmena sartu ziren indarrean eta finantza baliabide publiko ugari eskuratu genituen;baliabide horiekin, politika ekonomiko autonomoa burutzeko aukerak eskuratu genituen eta ondorioak aztertzeko parada ematen zigun.
(jarraitzen du)
Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra dugu hau, bi urteko maiztasunez burutu nahi duguna, UEU eta Ekonomisten Euskal Elkargoaren ekimenez, aurtengoan Euskaltzaindia eta Donostiako Euskara Patronatuaren laguntzaz. Oraingoan, lehenengoa izaki, gure historia ekonomikotik abiatuta etorkizuna diseinatzen hasi nahi dugu.
Goizeko saioan, Biltzar honen aurrekarien berri izan ondoren, aski ezezaguna dugun Martin Azpilkuetak, duela bostehun urteko ekonomialari euskaldun batek munduko ekonomiari egindako ekarpen teorikoetatik hasiko gara. Historiari lotua halaber, Eibar moduko herri baten berrasmatze industriala (1700-2016).
Orainaldira jauzi eginez, gaurkotasun handiko bi gairekin uztartuko da, hala nola klima aldaketa eta ekonomia zirkularrak enpresa errealetan dituen eraginak, genero arrakala hazkunde eta aberastasunaren banaketan. Ahaztu gabe beste aldagai kuantitatibo batzuen egungo presentzia: geoestatistikaren baliabideak eta lehiakortasunaren eragina gure ongizatean.
Etorkizunari begira eta bera diseinatzen hasteko hala ere: datorkigun Europaren inguruko hitzaldi nagusi bat eta robotizazioak enpleguan dituen ondorioetaz hausnartuz.
Elkarrekin bazkaldu ondoren, arratsaldeko saioan berriz, bi tailer praktiko gauzatuko dira: bata zalantzarik gabe pil-pileko gaia dugun euskal pentsioei buruzko mahai-ingurua eta bestea gure wikipedia ekonomiko euskalduna elikatzeko ahaleginaz, bakoitza bere moderatzailearekin.
Egun osoko jardun betearen amaieran konklusio nagusi eta agurren txanda izango dugu.
Irakasleak
-
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea. Deusto Business School-en ekonomiako katedradun eta Orkestra, Lehiakortasuneko Euskal Institutoko zuzendari nagusia da.
-
(Eibar, 1967) ekonomilaria, enpresa zientzietan lizentziatua eta nazioarteko marketinean masterduna (Strathclyde University, Glasgow). Esportazio laneko jardunean.
UEUn argitaratua: ''Lurraldearen dimentsioa estatuaren eraketan'' in ''Euskal estatuari bidea zabaltzen. Lurraldea eta sozioekonmia'' (2012).
-
Ekonomia Aplikatuan katedraduna, urte askotan unibertsitateko GEZKI institutuko zuzendaria. UEUkidea.
-
Ekonomilaria. UEUkidea.
Twitter: @BarandiaranJ
Linkedin: Joseba Barandiaran.
-
Filologian lizentziatua, Gaindegiako koordinatzailea, UEUkidea.
Twitter: @imanolesna
-
Igor Etxabe Iruretagoiena
Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan Lizentziatua. UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea. UEUkidea.
-
Politika zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakaslea.
-
Ekonomia Zientzietan lizentziaduna eta Geografia eta Historian doktorea. UPV/EHUko irakaslea. UEUkidea.
-
Ekonomian lizentziatua. Doktorea. Eusko Jaurlaritzako lehendakaria (1999-2009). Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria.
twitter: @LHKibarretxe
-
Ekonomian lizentziatua, Iratzar Fundazioko kidea, UEUkidea.
-
Ekonomia zirkularrean doktoregaia da. Gaur egun Impact HubDonostian kolaboratzailea da, Ekonomia Zirkularreko proiektuen kudeatzaile gisa. Aldi berean, Bilibin kooperatibismoaren sortzaileetako bat da.
-
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua.
Helburuak
-
Ekonomialari euskaldunok elkar ezagutzea
-
Unibertsitate (UEU eta beste) eta profesionalen (Ekonomistak Elkargokoen) arteko zubilana bete –beste lanbide batzuk bezalaxe: informatikari, arkitekto,…-
-
Azken joera teorikoen berri izan eta pil-pileko gaiez modu kritikoan eztabaidatu, ondoren konklusioak argitaratzeko asmoz.
-
Bi urtetik behineko maiztasunez ohitura bihurtzea, modu ibiltarian lurralde euskaldunetan.
Edukiak
EGITARAUA
09:00-09:30 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:30-09:40 Ongi etorria eta aurrekariak
-
Kepa Sarasola (UEUko Zuzendaria)
-
Baleren Bakaikoa (Ekonomia Aplikatuan katedraduna)
09:40-10:00 "Azpilkueta, ekonomia modernoaren aitzindari euskalduna"
-
Oskar Arantzabal (UEUko Ekonomia Saila) - irakurri elkarrizketa.
10:00-10:45 "K"
-
Juan Jose Ibarretxe (Agirre Lehendakari Center)
10:45-11:00 Galderen txanda
11:00-11:30 Atsedenaldia
11:30-11:50 "Baliabide geoestatistikoak"
-
Imanol Esnaola (Gaindegia)
11:50-12:10 "Genero arrakala"
-
Jule Goikoetxea (UPV/EHU) - irakurri elkarriketa
12:10-12:30 "Ekonomia zirkularra"
-
Aitor San Francisco (Bilibin Koop)- Iñigo Ruiz de Apodaca (CAF) irakurri elkarrizketa
12:30-12:50 "Eibar berrasmatzen, 1700-2016"
-
Igor Etxabe eta Igor Goñi (UPV/EHU) - irakurri elkarrizketa
12:50-13:10 "Terminator 4.0: robotizazioaz eta enpleguaz hausnartzen"
-
Joseba Permach (UPV/EHU) - irakurri elkarrizketa
13:10-13:30 “Lehiakortasuna eta ongizatea”
-
Maria Jose Aranguren eta Amaia Zumeaga (Orkestra) - irakurri elkarrizketa
13:30-15:00 Bazkaria
15:00-16:00 Tailerra: "Euskal pentsio sistema baterantz"
-
Baleren Bakaikoa (Ekonomia Aplikatuan katedraduna)
16:00-16:30 Kasu praktikoa: Ekonomisten Euskal Elkargoa
-
Joseba Barandiaran (EEE)
16.30-16:45 Konklusioak eta agurrak: Bilbo 2021
Matrikulaziorako argibideak
-
Jardunaldia doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
-
Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
-
Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen inguruko argibideekin.
-
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, o.gardoki@ueu.eus, (Oihana).
-
Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
BAZKARIA: guztiok batera bazkaltzeko aukera egongo da, argibideak:
-
Aurretik izena eman behar da, matrikula egiterakoan eman izena bazkarian ere.
-
Alergia edo intolerantziaren bat baduzu, matrikula orrian adierazi.
-
Prezioa: 15,00€.
-
Epea: bazkarian izena emateko azken eguna: azaroaren 10a.
Utzi zure iruzkina