BIltzarre

Albisteak

Gaur Catalunya geldituko da burujabetasuna defendatzeko eta bere politikari abertzaleak babesteko

2019-10-18

Gaur deitutako greba eguna handia izatea espero dute. Askatasunaren martxara milaka katalan batu dira eta gaur Bartzelonako sarrera nagusiak blokeatzea aurreikusten dute.

Bihar Gure Eskuk manifestazio nazionalera deitu du Donostiara, alderdi eta sindikatu askoren babesarekin.

gure-eskuk-manifestazioa-deitu-du-donostian-larrialdi-demokratikoa-dela-eta/

Horrez gain astelehenean elkarretaratze ugariak egin ziren Euskalerriko herri askotan eta ikasleek ere greba handia egin zuten atzo. 

Berria

Askatasunaren Aldeko Martxak gaur amaituko dira, Bartzelonan. Helburua da gaur Katalunia geratzea, eta martxetako partaideek Bartzelona sarrerako errepide nagusiak blokeatuko dituzte

Askatasunaren Aldeko Martxetan beste milaka lagun batu dira bigarren egunean. Tarragona, Tarrega, Vic, Berga eta Gironatik atera ziren asteazkenean, eta gaur iritsiko dira Bartzelonara.


Gironakoa 13:45ean, Akbar torre ingurutik sartuko da hiriburura. Berga eta Vic-eko besoak Meridianako ibilbidetik sartuko dira 13:00etan, eta Tarregako eta Tarragonako besoak Diagonal aldetik sartzea espero dute, 15:00etan. Hogei kilometroko bost etapa egin dituzte.

Joan den asteazkenean abiatu zirenetik, milaka pertsonak oinez itxi dituzte Kataluniako errepide nagusiak —A-2a, AP-7a eta C-12a, C-58a eta N-IIa, besteak beste—. Gaur, berriz, asmoa da Bartzelonara sartzeko sarrera nagusiak ere blokeatzea.

Gero, 17:00etan Intersindical- CSCk eta Intersindical Alternativa de Catalunyak egin duten deialdiarekin bat egin dute, eta manifestazioan parte hartuko dute martxista guztiek, Graciako lorategietatik abiatuta.

ANCk eta Omniumek antolatutako martxak izan dira. ANCko Elisenda Paluzie Manresako zutabean egon da, eta Omnium-eko Marcel Mauri La Garrigakoan. Espainiako Auzitegi Gorenaren sententzia jakin ostean, preso politikoak askatzeko eskatzeko eta independentzia aldarrikatzeko abiatu ziren martxak. Lelo horiek ahoan zein gorputzetan jarrita egin dituzte dozenaka kilometro milaka pertsonak hiru egunetan Kataluniako hiriburura bidean.

(jarraitzen du)

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2025 urtarrila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Euskal Demokrazia Zuzena - La Democracia Directa Vasca
(abajo en castellano) Batzarretatik Nazio Biltzarrara: Euskal Demokrazia Zuzena Euskal Demokrazia Zuzenaz: Batzarreak. 1. Demokrazia Zuzena ‘behetik-gorako’ erabakien sistema da: jendearen iritzietatik eta erabakietatik da erabaki ko...
Bizkaiko Foruaren garrantzia / La importancia del Fuero de Bizkaia
Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz?        (abajo en castellano) Erantzuna nahiko erraza da: agerian uzten digulako gure arbasoek politikoki askoz modu demokratikoagoan antolatzen jakin izan zutela...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan