Albisteak
Gudari guztien eguna
2019-09-26
Eskertzen dugu artikuluak eta gutunak bidaltzea, beheko hau bezala. Gudarien egunak: Abuztuaren 15 (Orreagako gudua), Irailaren 27 (Francok fusilatutako azken 5 lagun), Urriaren 28an (Santoñakoagatik)...
Irailaren 27an Iruñako Gudari Eguna debekatu dute. Atzerantz goaz?
Gudari guztien eguna
Herri honek gudu asko irabazi ditu, bestela ez ginateke hemen egongo, bizirik eta euskeraz mintzatzen. Eta gudu horiek irabazi dutenengan pentsatu behar dugu, gure herriaren alde euren adore, kemena eta… bizitza eman dutenengan. Eta eskertu, biziki eta bihotzez, herri hau bizirauteko egin dutenagatik.
Baina ez dezagun historia gehiena ahaztu, gehienetan egiten dugun moduan. Erromako zapaltzaileekin gudu gogorrak Numantzian, Akitanian, Ebro arroan eta Kantabrian izan ziren, gure herriaren alde guztietan. Erromatarren kroniketan jaso zenez, soldadu beldurtiei Kantabriako gudura bidaltzearekin mehatxatzen zituzten, hemengoa oso gogorra izan zelako. Kantabriako zati batez jabetu zirenean, 7 urtetik 50 urte arteko gizonezko guztiak akabatu omen zituzten. Lurralde erdia edo gehiago galdu genuen garai hartan, baina garai horren amaieran bagaudek herria askatu zuten Ebrotik Garona ibairaino.
Gero bisigodoei ere aurre egin genien, 200 urte luzez etortzen zirenean hemengo lurraldeaz jabetzera eta Euskalerri osoko armada bat osatuko genuen seguruenik, garaiko bisigodo indartsuei irabazteko bestela ezinezkoa izango zelako. Eta musulmanei ere aurre egin eta euren Europa osoa konkistatzeko asmoa moztu genien, Baskoniako eta Akitaniako Eudon buruzagiak Akitanian gelditu zituenean.
Gero frankoei garaitu genien Orreagan, ondoen gogoratzen dugun guduan, Iruñako suntsitzaileei merezi zutena eskaini genienean. Geroztik ere hainbat borrokatan ikusi ditugu geure gudariak, Errepublika garaian kolpisten aurka, frankismo gogorrenean herri hau babesten eta berpizten, besteak begira egoten zirenean,…………
Horregatik guztiagatik, gudari guztiei, agur eta ohore!
Xabier Larrabe
-----------------
Iruñako Omenaldia debekatu dute:
Utzi zure iruzkina