Albisteak
Udalbiltzak 20 urte bete ditu eta batzarra egingo du azaroaren 16an
2019-09-19
Berria:
Erakunde nazionalak hogei urte bete ditu gaur, eta 2019ra "eraberritzeko eta bere funtzioak berrikusteko gogoz" iritsi direla nabarmendu dute egungo kideek gaurko agerraldian. Lehendakaria hautatu eta zuzendaritza berrituko dute. Bideoa albistearen amaieran.
Udalbiltzak gaur aurkeztu du Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean azaroaren 16an Durangon (Bizkaia) egingo duen Batzar Nazionala. Gaur egungo kideek eta hainbat kide historikok hartu dute parte, eta erakunde horrek duela hogei urte zuen balioa —gaurko egunez egin zen Bilboko Euskalduna jauregian hura sortzeko batzarra— eta gaur egun duena nabarmendu dituzte. Han izan dira, besteak beste, zuzendaritza berriko Jabi Asurmendi, Pili Legarra eta Jon Arriola, eta Pablo Gorostiaga, Santi Kiroga, Loren Arkotxa eta Xarlo Etxezarreta kide historikoak.
(jarraitzen du)
Utzi zure iruzkina