Albisteak
47 euskal herritar epaituko dituzte eta 601 urte eskatu: ASKKKKKKI DA
2019-09-15
Herria engainatzeko botereak "ideia ardatzak" edo "mantrak" erabili ohi ditu. Hemen asko erabilitako bat hauxe izan zen "borroka armaturik gabe dena da posible". Denbora pasa zen, ETAk bere jarduera armatua utzi eta disolbatu zen eta ikusten dugu estatu espainiarraren bortizkeriak bere horretan jarraitzen duela, bere sistema judizialaren gure kontrako jarduerak jarraitzen duela, hemengo ildo politikoen arteko batasunak hautsita jarraitzen duela...
Aste honetan epaituko dituzten 47 euskal herritar horren lekukoak dira. Edo Frantziak Josu Ternera egin behar zuen ebakuntza hiru hilabetez atzeratu izana.
Ezin hobeto erakusten digute estatu hoiekin nora goazen eta zer espero ahal dugun.
Izenpetu, zabaldu, elkartu!
https://11-13makroepaiketa.eus/
Utzi zure iruzkina