Albisteak
Elkano: Espainiarako eta inperialismorako lan egin zuen euskalduna
2019-07-04
Etxeu nahi izeneko ekimena antolatu dute aste honetan Getarian historia gure begiekin ikusten laguntzeko.
Elkanoren Zeruertza egitasmoaren barruan, Espainiako itsas armadaren Juan Sebastian Elcano ontzia Getariako portuan egongo da datorren asteburuan. Horrekiko desadostasuna agertzeko Etxeu Nahi herri mugimendua sortu dute.
Honek bultzatuta, Etxeu Nahi Eguna egingo dute hurrengo larunbatean, uztailaren 6an. Iragarri dutenez, “kamiseta horien uholdea”, batukada, herri bazkaria, bertso poteoa eta bestelako ekintzak izango dira.
Egun horri begira, kamisetak eta ikurrinak jarriko dituzte salgai astelehenetik ostiralera, uztailak 1 eta 5 artean, 18:00etatik 20:00etara.
Elkanori Bira herri ekimena sortu dute hausnarketa kritikoa sustatzeko eta historiak isilarazitakoak ezagutarazteko
Elkanori Bira herri ekimena sortu dute 100 lagunek eta herri mugimenduk sustatua, Joan Sebastian Elkanoren eta historia eurozentristaren inguruan hausnarketa bultzatzeko. Orain arte historiak isilarazitakoak lehen lerrora ekarri nahi dituzte: emakumeak, jatorrizko herriak eta inperialismoaren kalte zuzenak sufritu eta sufritzen dituztenak.
Elkanori Bira herri ekimena sortu dute hainbat lagunek, Elkanoren eta historia eurozentristaren inguruan hausnarketa bultzatzeko eta orain arte historiak isilarazitakoak lehen lerrora ekartzeko: emakumeak, jatorrizko herriak eta inperialismoaren kalte zuzenak sufritu eta sufritzen dituztenak.
Aurkezpen oharrarekin batera, haien azalpenak argitaratzeko manifestua plazaratu dute. Bertan 2022an 500 urte beteko dituen Karlos V enperadorearen itsas espedizioan euskaldunak tartean zeudela azpimarratzen dute, Joan Sebastian Elkano tartean zelarik, espedizioko burua. Manifestua euskaraz, gazteleraz, frantsesez, katalanez eta ingelesez publikatu dute, historiaren errelato akritiko hau salatzeko eta hausnarketa sustatzeko talde honen sorrera Euskal Herriaren mugetatik at zabaltzeko.
(jarraitzen du)
Utzi zure iruzkina