BIltzarre

Albisteak

Nazio ikurrei buruzko hitzaldiak: bihar ekainaren 18an Zarautzen

2019-06-17

Zarautzen ekainaren 18an izango da, Etxezabalan. Lau hizlari izango dia: Iñaki Azkoaga, Iñaki Lopez de Luzuriaga, Gaizka Basaldua eta Patxi Zabaleta.

-------------------------------------------------

Altsasuko hitzaldia interesgarria izan zen. Jose Luis Erdoziak gure nazioen izenak nondik datozen orain arte esandakoak ondo jaso eta azaldu zituen. Iñigo Larramendik nabarmendu zuen nola ikurrak aldaratzen diguten denboran zehar: lehen "Euskadi" zer zen eta orain zer den, lehen "Ikurrinak zer irudikatzen zuen eta orain zertan geratu den... Eneko del Castillok informazio asko ere eman zuen eta besteak beste, Zazpiak baten sorreran Nafarroako armarria hasieran zegoen eta gero alfabetoz ordenatzean azkenarrera pasa zela eta hori heraldikan ez dela inoiz egiten. Bere proposamena bota zuen, presentzia handiago emateko. Enrike Zelaiarekin ereserkiei buruzko entzunaldiekin amaitu zen. Enrikek orain 200 urte gudu karlistetan ibilitako ingeles batek jaso zuen Nafarroako himnoa jo zuen. Baita "Agur jaun-andereak", betiko musika baina emakumeak kontuan hartzen dituen bertsioan.

------------------------------------------

Bilboko hitzaldia oso ondo joan zen. 37 lagun elkartu eta eztabaida interesgarriak egon ziren izenari, armarriari, banderari eta eserkiari buruz. Azken gai honetan Gontzal Mendibilek -gitarrak lagunduta- zenbait kanta jo eta denok abestu genuen.

Jaso diren proposamen berriak aurkeztu ziren: ikurriña eta Nafarroako bandera uztartzen duten bi proposamen (Nabarrina eta Gure banderak) eta Askatasuna izeneko bandera berria. Zazpiak baten ere Nafarroako armarriak espazio gehiago izateko proposamen bat dago eta Diaspora eta Itsasoa ere irudikatuta egon beharko liratekeela dioen beste bat. Gaizka Basalduak gure historia kontuan hartzea eta Nafarroako estatua izan dena eta bere iruditeria kontuan hartzeko esan zuen eta Tasio Erkiziak adostasuna behar dugula nabarmendu zuen.

 

-------------------------------------------

Datozen hiru astetan Biltzarrek eta ENAk Nazio Ikurrei buruz hitz egiteko hiru hitzaldi antolatu ditugu. Ikur horien barruan gure naziorako proposatzen diren izena, armarria, bandera, ereserkia, aberri eguna eta egutegi nazionala, eslogana, nortasun agiria eta internet domeinua sartzen dira.

Azken hamarkadan ikur hauetako batzuei buruzko eztabaida zabaldu da, Nafarroako banderaren erabilera ere handitu da, Aberri Egun bateratua antolatzea ametsa dela dirudi, batzutan ikur nazional batzuk ikur autonomiko bihurtu direla ematen du… Hitzaldietan nazio ikurrek gure herriaren egituraketan izan duten garrantzia eta batez ere etorkizunari begira eguneratzerik behar ote duten eztabaidatuko da, burujabetzarako bidean hobeto laguntzeko.

Hitzaldiak Bilbon ekainaren 5ean, Altsasun 12an eta Zarautzen 18an izango dira. Eta,  besteak beste, honakoek hartuko dute parte: Gontzal Mendibilek, Tasio Erkiziak, Enrike Zelaiak, Iñaki Azkoagak, Patxi Zabaletak, Jose Luis Erdoziak, Gaizka Basalduak, Eneko del Castillok, Jose Mari Lejardik, Iñaki Lopez de Luzuriaga, Iñigo Larramendi eta Koldo Martinez Urionabarrenetxea.

Iazko urrian Nazio Ikurrei buruzko 1. bilkura izan zen prozesu honen abiapuntua Bilbon eta datorren urrian amaituko da Iruñan egingo den beste bilkura batekin.

Gidaliburu batean, nazio ikur bakoitzari buruzko historia eta oinarrizko informazioa, dagoen eztabaida eta jaso diren proposamenak irakurri daitezke. Nazio_ikurren gidaliburua_190530.pdf

www.biltzarre.eus-en foroan informazioa ikusteaz gain, norberaren iritzia emateko lekua ere badago. Horretarako 8 galdera hauei erantzun ahal zaie: Zein da zure ustez gure naziorako izenik egokiena? Eta armarririk egokiena? Eta bandera? Eta ereserkia? Eta Aberri Eguna eta egutegia? Eta eslogana? Eta nortasun agiria? Eta domeinua?

Hitzaldiak:

Bilbon, ekainaren 5ean, eguaztena, 18:30etan, Zazpikaleetako Burtsan. Hizlariak: Gontzal Mendibil, Tasio Erkizia, Gaizka Basaldua.

Altsasun ekainaren 12an, asteazkena, 18:30etan, Gure Etxean. Hizlariak: Patxi Zabaleta, Enrike Zelaia, Jose Luis Erdozia, Eneko del Castillo, Iñigo Larramendi, Koldo Martinez Urionabarrenetxea.

Zarautzen ekainaren 18an, asteartea, 18:30etan, Etxezabalan. Hizlariak: Iñaki Azkoaga, Iñaki Lopez de Luzuriaga, Gaizka Basaldua, Patxi Zabaleta

Eztabaida,  gutxi gorabehera, honela laburtu daiteke, orain arte jasotakoaren arabera
 
 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2025 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728  

Azken Albisteak

Euskal Demokrazia Zuzena - La Democracia Directa Vasca
(abajo en castellano) Batzarretatik Nazio Biltzarrara: Euskal Demokrazia Zuzena Euskal Demokrazia Zuzenaz: Batzarreak. 1. Demokrazia Zuzena ‘behetik-gorako’ erabakien sistema da: jendearen iritzietatik eta erabakietatik da erabaki ko...
Bizkaiko Foruaren garrantzia / La importancia del Fuero de Bizkaia
Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz?        (abajo en castellano) Erantzuna nahiko erraza da: agerian uzten digulako gure arbasoek politikoki askoz modu demokratikoagoan antolatzen jakin izan zutela...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan