BIltzarre

Albisteak

Aberri Eguna 2019

2019-04-21

Gaur hainbat ekitaldi daude deituta, Aberri Egunerako: Bilbon, Iruñan, Donibane Garazin, Elgetan...

Bestetik, Udalbiltzak “Aberri Eguna bakoitza bere erara ospatzera” gonbidatu ditu.

Katalunian Diada ez dute alderdiek antolatzen, gizarte mugimenduek baizik eta egun indartsu bilatzea lortu dute. Galizian mugimendu politiko bakoitza bere kabuz doa, besteekin nahastu gabe baina gutxienez leku eta ordu berean egiten dute, jarraian. 

Berria: Batasunaren_nahia_eta_ezina

Aberri Eguna iristen den bakoitzean, ugaldu egiten dira abertzaleen arteko batasuna goraipatzen duten aldarriak eta egun horretako ekitaldietan elkarrekin agertzeko deiak, alderdikeriak eta norberaren aukera politikoak bazter utzi eta bat egiteko. Oraindik ere, euskal abertzaleen iruditerian indar handia du frankismoaren eta trantsizioaren garaiko zenbait Aberri Egunetako oroitzapenak, xede komun baten atzean aritzeak oso joera desberdinetako indarrak —baita abertzale ez ziren batzuk ere— elkartzeko gaitasuna zuenean.

Historiari erreparatuz gero, ikus daiteke askoz gehiago izan direla nork bere kasa antolaturiko Aberri Egunak elkarrekin egindakoak baino. Eta, indar abertzaleek Aberri Eguna elkarrekin ospatu dutenean, beti izan da abagune politikoak lehenagotik ere batasun hori erraztu duelako.

Baina Fito Rodriguez Bornaetxea EHUko irakasleak (Gasteiz, 1955) dioenez, «historia istorioek osatzen dute, norberaren bizipenek, eta badago belaunaldi bat —neu ere tartean nago— Aberri Egunaren eredu hori ezagutu duena». Eta aztertu izan du Aberri Egunaren historia. «Gasteiztarra izanik, ondo gogoan dut Gasteizko 1977ko Aberri Eguna, hausturaren aldeko alderdiek deitua, zein hotz eta gogorra izan zen eta Poliziak nola jokatu zuen; baina 1978koa ere bizi izan nuen, Donostian, eta ikusi nituen alderdi politiko guztiak bildurik autodeterminazio eskubidearen alde. Ez da nik asmatutakoa, nire bizitzan txertatutako zerbait baizik».

Lehenengoa, 1932an

1932an egin zen lehenengo aldiz Aberri Eguna, Bilbon, EAJk antolatua. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, EAJ zen euskal abertzaletasunaren esparruan indar hegemonikoa, eta batez ere hari lotuta egin ziren Bilboko mobilizazioa eta hurrengo urteetan beste euskal hiriburuetan antolatutakoak. 1936ko gerrak errotik moztu zituen Aberri Eguna eta euskal abertzaletasunaren gainerako adierazpide guztiak; gerraosteko urteetan, Aberri Eguna etxean edo erbestean egin beharreko ospakizun bilakatu zen.

(jarraitzen du)

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 urria hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
 123456
78910111213
141516171820
21222324252627
28293031   

Ekitaldiak 2024-10-19:

Euskal Demokrazia Zuzena - La Democracia Directa Vasca

2024-10-19

Irakurri gehiago

Eguneko ekitaldiak

Azken Albisteak

Euskal Demokrazia Zuzena - La Democracia Directa Vasca
(abajo en castellano) Batzarretatik Nazio Biltzarrara: Euskal Demokrazia Zuzena Euskal Demokrazia Zuzenaz: Batzarreak. 1. Demokrazia Zuzena ‘behetik-gorako’ erabakien sistema da: jendearen iritzietatik eta erabakietatik da erabaki ko...
Bizkaiko Foruaren garrantzia / La importancia del Fuero de Bizkaia
Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz?        (abajo en castellano) Erantzuna nahiko erraza da: agerian uzten digulako gure arbasoek politikoki askoz modu demokratikoagoan antolatzen jakin izan zutela...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan