BIltzarre

Albisteak

Zuzenbide Piriniarrari buruzko 2. Biltzarra martxoaren 30ean Azpeitian

2019-03-26

Nabarralde

Zuzenbide piriniarra, aski gutxi ezagutzen dugun kontzeptu bat dugu. Bai kontzeptua, datuak eta inguratzen zuten errealitatea ezagutzera emateko eta sakontzeko helburuarekin, 2016an, Zuzenbide Piriniarraren inguruko jardunaldi bat antolatu genuen Agurainen (Gasteiz). Baskoien gizartearen oinarri nagusi izan zen Zuzenbide Piriniarraren oinarriak eta ezaugarri nagusiak definitu genituen bertan, baita gaur egun arte iraun duten adierazpideak aztertu ere. Izan ere, Zuzenbide Piriniarraren gainean eraikitzen dira Foruak, baita hainbat estatutako erakundeak ere (Nafarroakoak, Aragoikoak, Andorrakoak); hala nola auzolana edota komunaletan oinarritutako jabego eta ustiaketa kolektiboa ere.

Aurten ere ildo beretik jarraituko dugu, martxoaren 29an eta 30ean Azpeitian ospatuko dugun jardunaldi interesgarri batekin. Jatorria eta sustraiak kontutan hartuta, gaur egungo gizartean zuzenbide piriniar hark duen eragina izango dugu mintzagai. Hitzaldiez gain, mahai-inguru eta eztabaidarako tartea ere izanen dugu, gai nagusi bezala euskara eta parte-hartze politikoa izango dutenak. Izen-ematea dagoeneko irekita daukazue Nabarralderen webgunean, informazio eta xehetasun guztiekin batera.

Gure historiaren adierazpen eta ekimen askok ere bertan dute jatorria, ikastolen mugimenduaren baitako kooperatibismoa, esaterako. Hartara, Zuzenbide Piriniarrak gure kolektibo nafarraren aktibitate sozio-ekonomikoaren, administrazio formulen, politika ereduen eta mugimendu kulturalen  ardatz nagusia izaten jarraitu du. Agurainen parte hartu zuten hizlariek egindako ekarpenekin, liburu bat argitaratu genuen, Euskal Herriko Zuzenbidea, historia eta kultura ezagutzeko ezinbesteko lana.

Azpeitian ospatuko dugun saioan, bestelako ikuspegi batean oinarrituko gara. Izan ere, Zuzenbide horren pean bizitzeko, lan egiteko, harremantzeko eta erabakitzeko modu zehatzak existitzen dira, azken finean, mundua ulertzeko modu bat. Kultura politikoaz ari gara. Iraganean exisititu bazen, ondare horrek bizirik jarraitzen duela baieztatu dezakegu? Zertarako balioko liguke mundua ulertzeko modu zehatz horrek gaur egun? Etorkizunerako baliagarriak izan daitezken tresnak eskaintzen dizkigu?

Iraganera begiratzea baino, etorkizunean jarriko dugu mira Zuzenbide Piriniarraren bigarren jardunaldi honetan.

Jardunaldiaren xehetasunak lehenengo zirkular honetan begiratu ditzakezue.

EGITARAUA. MARTXOAK 29, ostirala
19:00-19:30 IREKIERA
Eneko Etxeberria, Tasio Agerre
19:30-21:00 INAUGURAZIO SAIOA
Jose Luis Orella Unzue, Jaume Renyer.
Moderatzailea: Luis Ma Mtz. Garate
 
EGITARAUA. MARTXOAK 30, larunbata
 
09:00–09:30 AKREDITAZIOAK
09:30 – 10:00 Euskal emakumeak historian eta Zuzenbide Piriniarrean. Amaia Nausia Pimoulier
10:00–10:30 Konstituzioaren eta Zuzenbide-Estatuaren aldeko aldarri instituzionalak. Asisko Urmeneta
10:30–11:00 Raíces del derecho pirenaico en la ideología carlista. Fernando Sánchez Aranaz
11:00–11:30 Atsedena
11:30–12:00 Kooperatibak, pentsamoldea, antolakuntza...Mikel Lezamiz:
12:00–12:30 Euskera en la historia. Peio Monteano
12:30–14:00 Mahai-ingurua. Euskera: euskaldunen habitus herritarra, geroaren gakoa. Iñaki Etxezarreta, Eneko Bidegain eta Idoia Arrieta. Moderatzailea: Urko Aristi
 
14:00-16:00 BAZKARIA
16:00–16:30 Gaztetxeak. Hodei Mendinueta
16:30–17:00. Parte hartzearen tradizioa gaur egun. Izaro Gorostidi
17:00–17:30. Komunikazioak. 
   Ferran Armengol. 
   Koldo Alaña Arrinda, Batzarraren filosofia gaur egungo herrigintzan
17:30–19:00. Mahai-ingurua. Herriaren erabakimena eta parte-hartzea. Xubane Iza, Maite Azpiazu eta Xabier Gantzarain. Moderatzailea: Izaro Gorostidi
19:00– 19:15 ONDORIOAK ETA ITXIERA
 
IZEN-EMATEA
Izen-ematea soilik martxoaren 30eko saioetarako beharrezkoa da.
Izena emateko bideak:
- Nabarralde fundazioaren webgunea: www.nabarralde.eus
- Azpeitiako Udaletxean
Bi izen-emate mota daude:
- Izen-emate orokorra: 10,00 euro.
- Izen-ematea + bazkaria: 25,00 euros.
Egun on, 
Herriaren erabakimena eta parte-hartzea, gaztetxeak, euskaldunen usadioak eta pentsamoldea, emakumeen historia, kooperatibismoa... Zuzenbide Piriniarrak zerikusi zuzena dauka kontzeptu guzti hauekin. Martxoaren 28 eta 29an, hauxe izanen dugu hizpide Azpeitian ospatuko dugun Zuzenbide Piriniarraren II. Jardunaldian

IZEN-EMATEA IREKITA DAUKAZUE, HEMEN

Atxikita, jardunaldiaren informazio guztia igortzen dizuegu.
 
Informazioa: www.nabarralde.eus – Bidangoz 3-behea, 31014 Iruñea – 948 21 10 57 – nabarralde@gmail.com

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 abendua hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Azken Albisteak

Euskal Demokrazia Zuzena - La Democracia Directa Vasca
(abajo en castellano) Batzarretatik Nazio Biltzarrara: Euskal Demokrazia Zuzena Euskal Demokrazia Zuzenaz: Batzarreak. 1. Demokrazia Zuzena ‘behetik-gorako’ erabakien sistema da: jendearen iritzietatik eta erabakietatik da erabaki ko...
Bizkaiko Foruaren garrantzia / La importancia del Fuero de Bizkaia
Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz?        (abajo en castellano) Erantzuna nahiko erraza da: agerian uzten digulako gure arbasoek politikoki askoz modu demokratikoagoan antolatzen jakin izan zutela...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan