Albisteak
Otsailaren 28an askidada ingelesezko izen kolonizazioaren aurka!
2019-02-26
Hemen ingelesez IZENA DUEN GUZTIA BADA kolonizazioa
Eskutitz honen bidez dei egin nahi diegu euskaltzale guztiei gure herriaren “amerikanizazioaren” aurka borrokatu dezaten. Azken urteotan ugaritu dira Euskal Herrian ingelesez ipintzen diren izenak. “Urdaibai Bird Center”, “Basque Culinary Center” "BEC-Bilbao Exhibition Center", etab.
Gure ustez izena duena guztia bada eta ingelesez izena badu euskal izana ukatzeko lehenengo bidea da, azken mende hauetan gaztelerak eta frantsesak gure herri izenak, kaleak... haien erara moldatuz euskera bazterrean utzi duten bezala.
Aski da. Deia egiten diogu gizarteari datorren otsailaren 28an, ostegunean, ingelesezko izena duten erakunde horietan dagokion euskal izenarekin kartel hau ipintzeko. Eta horren argazkia egin eta zabaltzeko.
Hitzorduak: 18:30etan Barakaldoko Erakustazokan eta Donostiako Victoria Eugenian.
Eta hedabideei eta herritarrei eskatzen diegu izendapen horiek behar ditugunean normal-normal euskeraz erabiltzeko, adibidez “Erakustazoka” (eta ez “BEC”), NASE-Nazioarteko Euskal Sukaldaritza Eskola (eta ez “Basque Culinary Center”), “Urdaibai Txorigunea” (eta ez "Urdaibai Bird Center").
Honen antzeko kartel bat egin eta bertan kokatu daiteke:
Horrez gain, erakunde horietara gutun bat bidali da eta euskerazko izendapen bat hartu dezatela eskatu zaie eta horrela egiten ez badute, denon artean bat adostu eta euskerazko hedabideei horixe erabiltzea eskatuko diegu, baita guk denok ere. Hona hemen osatzen hasi garen zerrenda eta proposamenak:
BEC Bilbao Exhibition Center > Erakustazoka // AZOKA Basque Exhibition
SSIFF SanSebastian International Film Festival > Zinemaldia
Bilbao-Gernika Running > Bilbo-Gernika Korrikan
Urdaibai Bird Center -> Urdaibai Txorigunea
Basque Culinary Center -> Nazioarteko Sukaldaritza Eskola // JAN Basque Culinary Center
Getxo Photo > Getxo Argazki
Bizkaia Arena > Bizkaigunea
(hemengo proposamen batzuk hemendik hartuta: https://zuzeu.eus/euskara/ingelesak-euskara-izorratzen-du/)
Ekarpenak egiteko eta harremanetarako: izioki@biltzarre.eus
Utzi zure iruzkina