BIltzarre

Oroit Lekuak-euskeraz

Oroit Lekuak: Euskal Herriko historia euskaldunok kontatuta

Datozen hilebeteetan bisita gidatu hauek eskainiko dira gure herriaren historia hobeto ezagutzeko.

Ekimen hau Historiazaleok jarri du abian, honako elkarteen lankidetzaren bidez: Iruña-Veleia Martxan, Euskeraren Jatorria,  Trueba Zentroa eta Arbasoen Deia, Elkartu Foroa, baita gure historiaren zenbait ikerleren laguntzarekin ere.

Bisita gehienak igandeetan dira, goizez. Bisita bakoitzaren informazioa ikusteko egin klik izenburuan. Bertan zehaztasunak daude, baita kontaktua ere.

Oroit Lekuei buruzko bestelako informazioetarako: biltzarre@biltzarre.eus

Egutegia 2024ko bisita gidatuak

Irailak 1: Iruña -Veleia auzi baten eta aztarnategi baten historia. Josetxo Mendia (Iruña-Veleia Araba)

Irailak 15: La trayectoria del derecho a vivir con dignidad: Foruak eta Lagizaharrak. Odon Ulibarrena (Gernika-Bizkaia)

Irailak 22 - Encartaciones minera. Los montes indivisos. Ricardo Santamaria (Gallarta-Bizkaia)

Irailak 29: Bizkaia Ertaroan. Aitzol Altuna (Galdakao-Bizkaia)

Urriak 5: Euskeraren jatorriaz kontatzen ez digutena: proposamenak, ikerleak, garrantzia, mundu ikuskera Patxi Alaña (Bilbo-Bizkaia)

Urriak 6: Iruña -Veleia auzi baten eta aztarnategi baten historia Josetxo Mendia (Iruña-Veleia Araba)

Urriak 13: Jentilen akabera: euskal mitologian ezagutu beharrreko istorioa. Juan Inazio Hartsuaga (Ataun-Gipuzkoa)

Urriak 20:  Baskoiak Akitaniako Gerratik burujabetzara (768-778-824). Orreaga-Errozabalgo Gudua. Iñaki Lopez de Luzuriaga (Orreaga-Nafarroa)

Urriak 26: Somorrostroko bataila. Inflexio puntua. Eskubideak galtzea. Pobretzearen hasiera. Ricardo Santamaria (Trapaga-Bizkaia)

Urriak 27:  Zuberoa, Mauleko gaztelua, 1789 aitzineko egitura instituzionalak Xiberoan, Matalazen altxamendua. Allande Etxart (Maule-Zuberoa)

Azaroak 3:  Iruña -Veleia auzi baten eta aztarnategi baten historia. Josetxo Mendia (Iruña-Veleia Araba)

Azaroak 10:  Sarako lezeak: historia, sinismenak, abere eta landaretza eta geologia. Joritz Larratz (Sara-Lapurdi)

Azaroak 16: Bittor Kapanagaren bizitza eta ondarea eta euskeraren jatorria. Agurtza eta Aintzane Lazkano (Otxandio-Bizkaia)

Azaroak  17. Erromanizazioa Euskal Herrian. Josetxo Mendia (Iruña-Veleia Araba)

Azaroak 24:  Bisita gidatua Nafarroako Estatu independente garaikidearen hiriburura. Tomas Urzainki (Iruña-Nafarroa)

Abenduak 1:   Iruña -Veleia auzi baten eta aztarnategi baten historia. Josetxo Mendia (Iruña-Veleia Araba)

Abenduak 8: Bilboko itsasadarra orain 7000 urte. Jabier Goitia (Erandio-Bizkaia)

Abenduak 15: Erraztiolatza-Segura, gure nafar historia agerian jartzen duen lekukoa. Rafa Berasategi (Errastiolatza-Gipuzkoa)

Zergatia

Historiazeleok Oroit Lekuen ekimena hasi berri dugu gure herriaren esperientzia historikoa aztertzeko eta ulertzeko. Horren bidez oroimen historikoa berreskuratu nahi dugu, orainaldira ekarri  eta etorkizunera proiektatu.

Askotan esan den moduan, bere iragana ezagutzeko gai den herria bere etorkizunerako hobeto prestatuta egongo da. Edo dantzariek esaten duten moduan: “atzekaldeak erakusten du aurrea nola dantzatu”.

Euskal Herriaren historia askotarikoa dugu, poliedrikoa, konplexua.  Ahozko kultura hain berea izan duen herrian, gure mugarri kolektiboak sarriegi pasa dira oharkabean paperera eta historia ofizialera.

Bada, Oroit Lekuen bidez, Herria historiaren protagonista izatea nahi dugu, gure ohiturak, hizkuntza, erakundeak,  zuzenbidea, gertaera nagusiak… gure ikuspegitik kontatuz. Eta ez kanpokoek edo kanpokoen zerbitzura daudenek kontatuta.

 

Egutegia

aurrekoa 2024 iraila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
2345678
9101112131415
16
171819202122
23242526272829
30      

Azken Albisteak

Oroit lekuak / Lugares de la Memoria / Lieux de Mémoire
Oroit Lekuak: gure historia (eta etorkizuna?) ezagutzeko bisita gidatuak - Esaerak dioen moduan: “Gero eta atzerago ikusteko gaitasuna duen herriak gero eta prestatuago egongo da etorkizunerako”. - Bizi dugun une honetan, inoiz baino garr...
Arbasoen deia: Odonek egindako audioak gure historia ezagutzeko
Arbasoen Deia - Academia de Cultura Vasca Hispanolización 1: Celtimaniacos: 1ª parte /includes/elFinder/php/../files/AUD-20240809-WA0010.ogg Somos los vascos dueños de nuestra mente (eusku-ahal-dunak gara?)  

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan