Albisteak
Ekokontsumoa indartzeko inkesta eta gogoeta prozesua
2021-12-10
Nola indartu janari, produktu eta zerbitzu alternatiboen kontsumo, banaketa eta ekoizpena. Inkesta eta Ideien bilketa
Egoera
Euskal Herrian, munduko beste lekuetan bezala, une garrantzitsu baten aurrean gaude. Sistemak urteak daramatza handien alde egiten eta txikiak zokoratuz eta baztertuz, helburua haiek aberastea eta herria pobretzeaz gain, gu gero eta menpekoago bihurtzea delako. Horrela, baserritar eta abeltzainak desagertzen ari dira, autonomo, enpresa eta denda txikiak ixten ari dira, etab. Prozesu hau gainera bizkor azkartu nahi dute azken urte eta erdian ikusi dugun bezala.
Horren aurrean ezin gara geldirik egon eta gaur egun dauden sareak indartu eta ekimen berriak abian jartzea dagokigu. Nortzuk garen eta egiten duguna ezagutu, gogoeta egin eta gure arteko
harremanak indartzeko garaia da.
Horregatik gogoeta prozesu honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Hazi berriak ereiteko ordua da, egunen batean, uzta hobea jaso dezagun.
Helburua
Inkesta eta proposamen bilketa honen bidez kontsumo banaketa eta ekoizpen alternatiboak indartzeko proposamen egingarriak jaso nahi dira, baita herritarron ikuspegia hobeto ezagutzea ere.
Inkesta eta Ideien Bilketa Otsailera arte inkestak egiteko edota ideiak bidaltzeko gonbita egin nahi dizuegu eta datorren
martxoan, jasotako proposamenak aztertzeko unea izango da.
Parte hartzeko bi era ditugu
- Inkesta: 10 minututan erraz betetzen da (lotura ez badabil kopiatu esteka nabigatzailearen barran) https://bit.ly/3Bqrkgq
- Ideien Bilketa. Gai hau bultzatzeko ideia edo proposamen landu bat bidali ahal diguzu.
Kasu horretan kontuan hartu
- Aurretik informatu: edozein ideia aurkeztu aurretik gomendatzen da hurrengo orrialdean dagoen informazioa arretaz aztertzea. Hor, orain arte egin diren ekimen askoren berri jarrita dagoelako.
- Bideragarritasuna: giza eta ekonomia aldetik eragileek baliabide txikiak dituztenez, proposamenetan bideragarritasunari garrantzia handia emango zaio.
- Dagoenetik abiatzea eta indartzea: gauzak zerotik sortzea baino, dauden erakunde, saretze eta ekimenetatik abiatzea bereziki baloratuko da.
Proposamena bidaltzeko amaieran dagoen eredua erabili ahal duzue edo testu arrunt gisa.
Argibideetarako
Informazioa: Ekokontsumoa_.pdf
Harremanetarako: elkarrekin@protonmail.com
Utzi zure iruzkina