BIltzarre

Albisteak

Aberri Eguna balkoietan ospatzeko deia

2020-04-06

Euskal Herria Baterak igandean balkoietan Aberri Eguna ospatzera dei egin du eta horretarako hiru gauza proposatu dizkigu:

1- Balkoietan Ikurrina eta Nafarroako banderak jartzea
2- Irudi bat bidaltzea irudi kolektibo handi bat egiteko  
3- 12:30etan Txoria-Txori kantatzera

https://aberrieguna2020.eus/

1. JAITSI KARTELA ETA IDATZI MEZUA!

¡DESCARGA EL CARTEL Y ESCRIBE TU MENSAJE!
TÉLÉCHARGEZ L'AFFICHE ET ÉCRIVEZ VOTRE MESSAGE!

2. IGO ZURE ARGAZKIA!
¡SUBE TU FOTO!
ENVOYEZ VOTRE PHOTO!

 

Euskal Herria Batera

Euskal Herria batera Aurtengo Aberri Eguna ezin dugu kalean egin, osasun larrialdia medio. Ezintasun horrek berak, ordea, aukera ematen digu euskal nazioaren eguna Euskal Herri osoan eta BATERA egindako keinu batekin ospatzeko eta, aldi berean, larrialdi honetan bizia galdu dutenak omentzeko, dolua adierazteko eta zaintzan dabiltzanei denon esker ona adierazteko. 

Osasun itxialdiaren zama arintzeko, BATERA irteten ari gara etxeetako balkoietara eta lehioetara, kantuan egiteko eta txalo jotzeko. Elkarrekin aldi berean egindakoak babesa eta indarra ematen digulako. Euskal Herrian BATERA egiten dugunak elikatzen du sendotu nahi ditugun komunitate sentimendua eta herri kontzientzia. Horregatik, proposatzen dugu 2020ko Aberri Egunean Euskal Herri osoan eta BATERA ikur kolektibo bat osatzea eta elkarrekin kantuan egitea. Horrela aldarrikatuko dugu euskal herritarren, lurraldeen eta administrazio esparruen jardunentzat jomuga bateratua nahi dugula. Elkarrekin eraikitako egitasmo partekatuak emango diola gure herriari behar duen etorkizuna.

Eta, gaur egun, nazio eraikuntzak behar duela oinarrian komunitate bat, guztion bizitza duina eta eskubide oinarrizkoak bermatuko dituena; eta baita pertsonen arteko berdintasuna nahiz elkarrenganako zaintza eta errespetua sustatuko dituena. Krisialdi honetan euskal komunitateak bere indarra erakutsi du, berriro ere.

Oinarri horren gainean, eta etorkizuneko erronkei begira, lankidetza aldarrikatu nahi dugu erakunde, eragile eta herritarron artean, bakoitzak bere ahotsari uko egin gabe gai izan gaitezen BATERA jarduteko, egoerak hala eskatzen duenean. Eztabaida demokratikoaren gainean eraikitzen den lankidetzak indartuko baitu gure herri izaera, sentimendu eta nortasun desberdinekin osatua. Indar horrek eramango du gure herria erabakimena duten herri libreei dagozkien eskubide politikoen jabe izatera. Jar dezagun, beraz, EUSKAL HERRIA BATERA ikur bat osatzen, eta bakoitzak bere desioak adieraziz egindako argazkiekin josi dezagun mosaiko digital erraldoi bat, Aberri Egunean sare bidez mundura zabalduko dena.

Eta jar dezagun EUSKAL HERRIA BATERA kantuan, egun eta ordu berean euskal irratien emankizun bereziari jarraituz,, ikurrinez eta Nafarroako banderez apaindutako balkoietan. Baliatu dezagun 2020ko salbuespen egoera hau Aberri Egunari zeregin berri bat emateko: euskal komunitateko kide sentitzen garen guztioi erabakimena, garapen kolektibo eusgarria eta berdinzalea emango ligukeen Euskal Herria aldarrikatzea. Zinez sinesten dugulako, eskubide guztien jabe izango den gure nazioa eraikitzean, mundua hobetzen ari garela guri dagokigun partean.

EUSKAL HERRIA BATERA. 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 iraila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
2345678
9101112131415
16
171819202122
23242526272829
30      

Azken Albisteak

Oroit lekuak / Lugares de la Memoria / Lieux de Mémoire
Oroit Lekuak: gure historia (eta etorkizuna?) ezagutzeko bisita gidatuak - Esaerak dioen moduan: “Gero eta atzerago ikusteko gaitasuna duen herriak gero eta prestatuago egongo da etorkizunerako”. - Bizi dugun une honetan, inoiz baino garr...
Arbasoen deia: Odonek egindako audioak gure historia ezagutzeko
Arbasoen Deia - Academia de Cultura Vasca Hispanolización 1: Celtimaniacos: 1ª parte /includes/elFinder/php/../files/AUD-20240809-WA0010.ogg Somos los vascos dueños de nuestra mente (eusku-ahal-dunak gara?)  

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan