EH Askatasunak bidalitako prentsa oharra:
Moncloako estatutuaren 39.urteurrenean Euskal Herriak Askatasuna plataformaren elkarretaratzea Donostian.
Hego Euskal Herria zatitu eta asimilatzeko asmoz indarrean ezarritako autonomia estatutu baskongadoaren 39. urteurrena beteko da datorren urriaren 25ean. Egun horretan, Moncloan egosi eta “Gernikako” izendaturiko estatutuaren iruzur historikoa salatu eta hein berean bere erreformak suposatzen duen iruzur berrien aurka agertuz, Euskal Herriaren askatasuna aldarrikatuko dugu.
Helburu horrekin, elkarretaratzeko deia egiten dugu urriaren 25ean, arratsaldeko 7etan, Donostian espainiar estatu inperialistaren gobernuak duen azpidelegaritzaren parean (Pio XII plazan). Elkarretaratzearen bukaeran estatutu horren eta egoeran politikoaren irakurketa zabalagoa plazaratuko dugu.