Albisteak
Uraren zentralizazioari ez! URE HURRE
2018-07-28
Bizkaiko Ur Partzuergoa zentralismoaren eredu bihurtu da. Gezurra dirudi autonomia hainbeste aldarrikatzen dutenek haien esku dauden gauzak hainbeste zentralizatu nahi izatea.
Zoritxarrez, lehen herriek udararen kudeaketa egiten zuten eta horrela zerbitzu merkeagoa izaten zuten, eta egunen batean pribatizatzea ezinezko bihurtzen zen. Baina orain laster, Bizkaiko ur guztiak Partzuergoak kudeatuko ditu, Bustuarialdeko Ur Partzuergoa irensteko saioa egin ondoren.
Gernikan ozen esan dute ezetz, uraren kudeaketa hurbil nahi dutela.
Gertukoa eta publikoa” den ura eta ur partzuergoa eskatu zuten atzo arratsaldean Gernika-Lumon. Agerraldian eskualdeko herritarrez gain, zenbait herrietako alkate eta zinegotziak egon ziren; besteren artean, Idurre Bidaguren Bermeoko alkatea, Iratxe Arriola Eako alkatea eta Aitor Goldaraz Muxikako alkatea.
Ura “bizitzaren oinarria” dela azpimarratu zuten herritarrek prentsaurrekoan, eta bizirik dauden eta etorkizunean biziko diren herritarren oinarrizko eskubidea dela aldarrikatu zuten. “Badakigu nondik datorren, zelan erortzen den zerutik, zelan batzen den mendi tontorretan, eta zelan datorren ubideetatik ingurune honetara”. Hori horrela, ura ezin dela pribatua esan azaldu zuten ekitaldian, ezin dela negoziorako erabili argudiatuz. “Badira uragaz negozioa egin nahi dutena, baina bizitza eta osasuna ezin dira inoiz negozio pribatua izan”.
Uraren jabegoa eta hartzaileria %100 publikoa izatea bermatu behar dela deritzote herritarrek, “guztiona eta ez inorenaren alde”. Horregatik, ur publikoaren inguruan mugitzen diren guztiek ur partzuergoko langileen enpleguak eta lanpostuak babestu behar dituztela esan zuten. “Uraren ziklo integrala guztion begiradapean eta guztion eskuetan dagoela ziurtatu behar da”.
Utzi zure iruzkina