Albisteak
Eroski ala Vendoski??
2018-03-26
Biltzarreren Izioki ekintza taldeak atzo arratsaldean Matienako Eroskin etiketaje gehiena gaztelera hutsean duten produktuak hartu eta kutxazainen aurrean utzi zituen protesta gisa.
Dena euskeraz egotea eskatu zuten Eroskiko Agustin Markaidari zuzendutako gutunean (behean ikusi): etiketajea, tiketak, baleak, publizitatea, langileek gutxienez oinarrizko arreta...
Gogoratu zuten lehen araua zena (etiketaje guztia osorik euskeraz egotea) orain salbuespen bihurtu dela produktu zuri gehienetan euskeraren presentzia gero eta gutxiago delako: izena baino ez, edo azalpen txiki bat.
Tiketak, deskontu baleak, publizitatea (pertsonalizatuta barne), langileek oinarrizko arreta ematea… ere izan dira eskatutako beste gauza batzuk.
Otar oso bat bete eta hantxe utzi bazuten protesta gisa, beste hainbat otar bete litezke. Bestetik dei egiten die herritarrei antzekoa egitera, alegia, legea betetzen ez duten eta euskeraz orosik ez dauden produktuak kutxazainetan uztera.
Utzi zure iruzkina